Espainiako sexu-indarkeria ikusaraztea eta horren gainean kontzientziatzea helburutzat dituen unitate didaktikoa da. Barne hartzen ditu: jolas-formatuko galdetegi bat, Kahoot plataformaren bidez bete beharrekoa; ikasgelan edo ikasgelatik kanpo edukien aurkezpena egiteko materiala, prestatzaileentzako argibideekin, eta gaia roll-playing bidez lantzeko kasu praktiko bat.
Helburuak:
- Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeek gainditu behar dituzten oztopoen berri izatea eta horien gainean sentsibilizatzea.
- Etorkizuneko osasun-profesional gisa dugun zereginari buruz hausnartzea.