Mundu osoko komunitate akademikoarentzat, galdetzea beren lan- eta hezkuntza-zereginen parte da; ingurumenari, osasunari, pobreziari, garapenari, justiziari, politikari eta gobernuari buruz galdetzen dute. Eta galdera horien erantzunek gizarte osoari eragiten diote. Batzuetan, ordea, galderak egitea arriskutsua izan daiteke. Askatasun akademikoak edozein galdera egiteko eskubidea babesten du, baita galdera korapilatsuak ere: askatasuna izatea dakar pentsatzeko eta jakin-min hutsagatik galderak egiteko, edo benetan axola zaizun gai batean sakontzeko.
‘Galdera “arriskutsuak”, zergatik den garrantzitsua askatasun akademikoa´ ikastaroaren helburua da informatzea eta eztabaidatzea sustatzea honako hauei buruz: zer den askatasun akademikoa, nola lotzen den beste giza eskubide batzuekin eta goi-mailako hezkuntzaren funtsezko balioekin, eta zergatik den garrantzitsua bai komunitate akademikoarentzat bai gizarte osoarentzat.
Ikaskuntza-emaitzak:
- Giza eskubideek askatasun akademikoa nola babesten duten deskribatzea.
- Askatasun akademikoaren eta beste eskubide batzuen arteko aldeak azaltzea, hala nola adierazpen-askatasuna eta protesta egiteko askatasuna.
- Askatasun akademikoarekin eta mundu osoko goi-mailako hezkuntzako komunitateekin lotutako erronka eta mehatxu batzuk aztertzea.
- Zure komunitatean sentsibilizatzeko, mehatxuei erantzuteko eta askatasun akademikoa defendatzeko estrategiak garatzea
Iraupena: 90 minutu
Formatua: interaktiboa eta auto-ebaluatzailea
Ziurtagiria: parte-hartze ziurtagiria

