Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Online ikastaroa: errefuxiatuen eskubideak

Hiru esku elkartuta, munduko mapa baten gainean ©Pixabay / Ralphs_Fotos
Hiru esku elkartuta, munduko mapa baten gainean ©Pixabay / Ralphs_Fotos
Sonia Gregorio, AI Españaren hezkuntza-arduraduna, 2026ko abuztuaren 20a ,

Migratzea edo babesa bilatzea esperientzia komuna da gizateriaren historian. Pertsona gehienek, beren bizitzako uneren batean, jaioterria uzten dute: batzuk inguruko hiri batera joaten dira bizitzera; beste batzuek, ordea, mugak gurutzatu eta berriro hasi behar dute beste herrialde batean.

Urtero, milioika pertsonak utzi behar izaten dute beren etxea, segurtasuna eta etorkizun duina bilatzeko. Batzuek ikasteko, lan egiteko edo familiarekin elkartzeko migratzen dute. Beste batzuk ihes egin behar izaten dute jazarpenetik, giza eskubideen urraketetatik (tortura, besteak beste), gatazka armatuetatik, indarkeria orokortutik edo klima-aldaketaren eta hondamendi naturalen ondorioetatik. 

Ikastaro honetan, behar diren ezagutzak eskuratu ahal izango dituzu errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko eta defendatzeko, eta haien eskubideak babesteko ekintzak egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eta konfiantza eskuratuko dituzu. Bizitza errealean aplikatu ahal izango dituzu, eta kontzeptu okerrei, aurreiritziei eta jarrera diskriminatzaileei aurre egiten ikasiko duzu. 

Ikaskuntza-emaitzak: 

  • Asiloa eskatzeko eta jasotzeko eskubidea azaltzea eta defendatzea.  
  • Errefuxiatuei gehien eragiten dieten eskubideak identifikatzea.  
  • Gobernuek errefuxiatuen giza eskubideen urraketei aurrea hartzeko eta gelditzeko zeregin handiagoa izatearen alde agertzea.
  • Nazioarteko babesa behar duten pertsonen eskubideak babesteko jardutea.  

Iraupena: 3 ordu 

Formatua: interaktiboa eta auto-ebaluatzailea 

Ziurtagiria: parte-hartze ziurtagiria