Klima-aldaketak lotura estua du giza eskubideekin, ingurumenari ez ezik, gure ongizateari ere eragiten baitio. Gobernuek neurririk hartzen ez badute, klima-aldaketak guztiok kaltetuko gaitu. Amnesty Internationaletik doako online ikastaro hau eskaintzen dizugu, zu zeu trebatzeko eta interesa izan dezaketenen artean zabaltzeko.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Klima-aldaketarekin lotutako desberdintasun ugariak ezagutzea eta klima-aldaketari aurre egiteko zenbait neurri mota bereiztea, giza eskubideak babesten eta sustatzen dituzten neurriak.
- Giza eskubideetan oinarritutako mekanismoak, tresnak eta taktikak identifikatzea, ekintza klimatikoa egituratzeko.
- Estatuek eta enpresek klima-aldaketari aurre egiteko dituzten erantzukizunak aztertzea.