Aurkezpen dinamikoa, txertoen eskuragarritasunak giza eskubideekin zer lotura duen azaltzen duena eta txertoak munduko herrialde guztietara iristeko gobernuek eta enpresa farmazeutikoek zer egin behar duten argitzen duena. Gelan eztabaida egiteko galdera bideragarriak eta ekintza-proposamenak ere baditu.
Helburuak:
- Txertoen eskuragarritasun unibertsalak eta patenteen liberalizazioak duen garrantziaren gainean sentsibilizatzea.
- Txertoez hitz egiten dugunean jokoan dauden giza eskubideei buruz eztabaidatzea.
- Mundu guztiarentzat txertoak egon daitezen lortzeko esku hartzea.
>