Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Zer da Amnesty International eta zer lan egiten du?

Amnesty International nazioarteko mugimendu demokratiko eta independente bat da; 7 milioitik gora bazkide, aktibista eta boluntario ditu, eta 150 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten du, atsedenik gabe, justiziaren eta pertsonen duintasunaren alde. Espainian 80.000 bazkide baino gehiago gara, eta 2.300 bat boluntario eta aktibista. Gure lana biktima zehatzen giza eskubideen aurkako gehiegikeriei aurre egitea da, eta, horretarako, ikerketa, salaketa publikoa eta aktibismoa erabiltzen ditugu.

Gure helburua errealista da: pertsona askoren bizitza aldatu nahi dugu! Guztiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako eskubideak izatea nahi dugu. Eta badakigu lor daitekeela. Mundu osoko aktibistek erakutsi dute hori, giza eskubideak urratzen dituztenei aurre eginez eta boterean daudenei erantzukizunak eskatuz.

Giza eskubideekiko interesa baduzu, Eskola Sareak aukera ematen dizu zure ikastetxean pertsona zehatzen bizi-baldintzak hobetzearren aktiboki lan egiteko eta eskubide-urraketen aurkako borrokan pertsona gehiago inplikatzeko.

Ba al zenekien…?

1961eko maiatzaren 28an, The Observer egunkarian "Ahaztutako presoak" artikulua argitaratu zuenean, Peter Benenson britainiar abokatuak "Amnistiaren aldeko kanpaina 1961" abiarazi zuen. Askatasunaren alde topa egiteagatik espetxeratu zituzten bi ikasle portugaldarren istorioa irakurri ostean idatzi zuen artikulu hura, eta Amnesty Internationalen jatorria izan zen. Aldarria mundu osoko egunkarietan argitaratu zen, eta handik pare bat hilabetera egin zuten Amnesty Internationalen lehen bilera; "iritzi- eta erlijio-askatasunaren aldeko nazioarteko mugimendu iraunkor" bat sortu zen.

1988ko irailaren 10ean, Bartzelonako Camp Nou futbol-zelaian 90.000 pertsona bildu ziren "Giza Eskubideak ORAIN!" lelopean egindako kontzertuan. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 40. urteurrena ospatzen zen. 15 herrialdetako 19 hiritan egin zuten kontzertua, eta milioika ikusle izan zituen. Bruce Springsteenek, Peter Gabrielek eta Stingek jo zuten, besteak beste, eta Amnesty Internationalen sustapena ekarri zuen Espainian. Espainiako Atala egitura txiki bat izatetik gure herrialdean giza eskubideen arloko erreferentziazko erakunde bat izatera igaro zen.

Giza eskubideei buruz jakin beharreko lau gauza

1. Ez dira aukerakoak!

Giza eskubideak berezkoak zaizkie gizaki guztiei, haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorri nazional edo etnikoa, kolorea, erlijioa, hizkuntza edo beste edozein baldintza gorabehera. Guztiok dauzkagu giza eskubide berberak, inolako diskriminaziorik gabe. Eskubide horiek elkarren artean lotuta daude, eta elkarren mendekoak eta bereizezinak dira.

2. Gobernuek nahitaez bete behar dituzte?

Sarri, giza eskubide unibertsalak legean jasota daude, eta legeak bermatzen ditu, nazioarteko itunen eta zuzenbidearen bidez; izan ere, nazioarteko zuzenbideak ezartzen du zer betebehar dituzten gobernuek egoera jakin batzuetan neurriak hartzeko edo modu jakin batean ez jarduteko, eskubide unibertsalak sustatu eta babestearren.

Giza eskubideekiko konpromisoa gehiengoen joera bihurtu da, eta ohikoa. Hala ere, mundu osoko pertsona askoren giza eskubideak babestu eta sustatzean, sarri agerian geratzen da arrakala dagoela agintari askoren konpromiso teorikoaren eta praktikaren artean.

3. Giza duintasuna dute jatorri

Giza eskubideen balioek gizakiaren duintasunean dute jatorria, eta, beraz, kultura eta erlijio ugaritan. Giza eskubideak unibertsalak, bereizezinak eta elkarren mendekoak dira: horrek esan nahi du pertsona guztiak aske eta duintasun zein eskubide berdinekin jaiotzen direla, edozein dela ere haien kultura eta bizilekua, eta haien herrialdeak eskubide horiek onartzen dituen gorabehera.

4. Denboran zehar aldatzen dira?

Giza eskubideak etengabeko bilakaeran dagoen proiektu dinamikoa dira, eta egokitu egiten dira garaietara, aldaketetara eta errepresio- zein abusu-modu berrietara (Guantanamoren moduko linbo juridiko berriak), baina baita baztertutako kolektiboetara eta haien eskubideak aldarrikatzeko modu berrietara ere (mobilizazio soziala, Internet, SMSak). Testuinguru historiko jakin batean baztertutako sektoreek (adibidez, emakumeak, herri indigenak edo gay, lesbiana, bisexual, trans eta intersexualak) inklusioaren alde borroka egin dute, eta giza eskubideen errealitate historikoa aberastu dute.

Bilakaera horrek gaur egun ere jarraitzen du: "terrorearen aurkako gerra", klima-aldaketaren eragina, bioteknologia eta genetika dira gaur egun giza eskubideen agendak garatzen dituen gaietako batzuk.

Ez dezagun inoiz ahaztu: liburu batek, arkatz batek… ikasleek eta irakasleek, elkartuta, mundua alda dezakete.”
 

Malala Yousafzai, hezkuntzaren aldeko pakistandar aktibista