Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Donostiako Udala, gauez, argi gorriz argiztatua

Donostiako Udala, gauez, argi gorriz argiztatua

Blog

“Biziaren aldeko ikastetxeak eta institutuak” ekimena, azaroaren 25etik 29ra

Equipo de Educación en Derechos Humanos (equipo.educacion@es.amnesty.org) y Alejandro Galvez (agalvez@es.amnesty.org), Responsable de Movilización de Infancia y Comunidad Educativa de Amnistía Internacional España,

2002az geroztik, Amnesty Internationalek eta San't Egidioko Komunitateak heriotza-zigorraren aurkako herri-ekintza bat antolatzen dute elkarrekin, azaroaren amaieran. Ekintza hori “Biziaren aldeko hiriak, heriotza-zigorraren aurkako hiriak” izeneko nazioarteko jardunaldiaren barruan kokatzen da, eta udalerriek prozesu abolizionistan izan dezaketen funtzioa indartzeko aukera ematen du, gaiari buruzko arreta bizirik mantenduko duten hezkuntza- eta kultura-ekimenak antolatuz eta zabalduz.

Nazioarteko ekimena da, eta Heriotza Zigorraren aurkako Mundu Koalizioaren babesa du; Amnesty International eta San’t Egidioko Komunitatea koalizio horren kide fundatzaile dira. Gutxienez mundu osoko 2.500 udalerrik parte hartzen dute ekintzan.

Azken urteetan, ideia zera da, hiriak berak izendatzea bere burua biziaren aldeko hiri. Horrek esan nahi du alkatetzatik egin behar direla izapideak, San't Egidioko Komunitateak, erregistroa daraman erakundeak, hiria zerrendan sar dezan.

Aurten ikastetxeek eta institutuek ekimenean parte har dezazuen nahi dugu, eta horregatik aurkezten dizuegu “Biziaren aldeko ikastetxeak eta institutuak” proposamena.

Zertan datza?

Normalean, ekintzarekin bat egiten duten udalerriek eraikin edo monumentu historikoren bat argi gorriz argiztatzen dute gauez, azaroaren 30ean, egun hori munduanheriotza-zigorralehenaldizindargabetuzutenekourteurrenadelako:ToscanakoDukerriHandiangertatuzen,1786an.

Hortaz, azaroaren 25etik 29rako astean (2024ko azaroaren 30a larunbata da) ikastetxeetan honako hauek egitea proposatzen dizuegu:

1. Aukeratu ikastetxean leihoak kalera begira dituen gela bat edo batzuk. Leihoetan, itsatsi barrutik zelofan-paper gorri zeharrargia, eta gauez utzi piztuta gela horietako argi batzuk. Horrela, kaletik begiratzen dutenei leihoak argi gorrixkaz argiztatuta daudela irudituko zaie.

2. Egin honako mezu hau duen kartel edo pankarta bat: “[Ikastetxearen izena] Ikastetxea/Institutua/Zentroa biziaren alde, heriotza-zigorrik gabeko mundu baten alde”. Amnesty Internationalen Heriotza-zigorrikgabekomundubatenalde lonak ere erabil ditzakezue, eta leloaren lehen zatia bakarrik idatzi (“[Ikastetxearen izena] Ikastetxea/Institutua/Zentroa biziaren alde”). Adibideak: "XXXXX Ikastetxea biziaren alde, heriotza-zigorrik gabeko mundu baten alde". "XXXXX Institutua biziaren alde, heriotza-zigorrik gabeko mundu baten alde". "XXXXX Zentroa biziaren alde, heriotza-zigorrik gabeko mundu baten alde".

Ez ahaztu argazkiak ateratzea! Ahalik eta ikusgarritasun handiena eman nahi diogu ekintzari. Hortaz, bidali iezazkiguzue, mesedez, zuen ikastetxeetako leihoen argazkiak edo/eta pankartenak redescuelas@es.emnesty.org helbidera (gaia: “Biziaren aldeko ikastetxeak eta institutuak”), zuen lana ezagutzera eman ahal izan dezagun.

3. Irakurri gelan Biziaren aldeko Hirien Nazioarteko Eguneko manifestua. Moldatu nahi duzuen moduan, askatasun osoz.

4. Sinadura-orri egokituak erabiliz (beheko esteka), esku hartu Irango emakumeen eskubideak babesteko manifestazio batean parte hartzeagatik exekuzio-arriskuan dauden irandarren alde. Orrietan ikusiko duzuenez, horiek posta arruntez bidali behar dira Espainiako Amnesty Internationaleko Hezkuntza Arlora. Helbidea:Fernando VI.aren kalea, 8, Erdialdea, 28004 Madril.

Osagarri gisa, beste bi urrats proposatzen dizkizuegu:

5. Oraindik egin ez baduzue, aprobetxatu aukera Heriotza-zigorra VS. Bizitzeko eskubidea material didaktikoa gelan lantzeko.

6. Proiektatu gelan Iwao Hakamadari eta postal-bidalketari buruzko bideo hau, Zure hitzak opari ekintzarako eta abenduaren 10erako prestatzen joateko (laster izango duzue informazio guztia Hezkuntza Baliabideak erlaitzean).

Materialak

Hodeirako estekan dituzue beharrezko material guztiak:

1. Heriotza-zigorrik gabeko mundu baten alde lonak, zenbait hizkuntzatan.

2. Heriotza-zigorraren aurkako manifestua.

3. Ikastetxeetara egokitutako sinadura-orriak, zenbait hizkuntzatan.

4. Heriotza-zigorra VS. Bizitzeko eskubidea material didaktikoa.

Hodeirako esteka

Jarduera interesgarria iruditzea espero dugu. Zuen argazkiak ikusteko irrikaz gaude!

Aurrera goaz.