Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Irudia: Fantasía. Sueño y Astronauta ©Pixabay/CDD20

Irudia: Fantasía. Sueño y Astronauta ©Pixabay/CDD20

Blog

Giza eskubideei buruzko 10 liburu Liburuaren Egunerako

Vega Alonso, Amnesty Internationaleko kolaboratzailea,

Ba al da irakurtzea baino modu hoberik Liburuaren Eguna ospatzeko? Data baliatuko dugu, irakurketaz gozatzen dugun bitartean balio hezigarrietan eta giza eskubideetan sakontzeko aukera emango diguten zenbait argitalpen nabarmentzeko. Izan ere, irakurketak errealitate askotara hurbiltzen gaitu; kontzientziak esnatzen ditu, eta kritikoago bihurtzen gaitu.

1. Derechos Humanos, Yayo Herreroren eta Luis Demanoren lana. Funtsezko liburua da giza eskubideak zer diren ikasteko, eta ulertzeko zergatik merezi dugun pertsona guztiok errespetua, non jaio garen, zer koloretako azala dugun, zer pentsatzen dugun edo nor maite dugun gorabehera.

2. El hombre en busca de sentido, Viktor Frankl psikiatra austriarraren liburua. Bertan, Bigarren Mundu Gerran zehar nazien zenbait kontzentrazio-esparrutan preso gisa izan zuen esperientzia kontatzen du. Biziraupenari eta itxaropenari buruzko kontakizun inspiratzailea da, non egileak azaltzen duen nola salba dezakeen gizakia motibazioak. “Gizakia ez da mugatzen existitzera; bere existentzia nolakoa izango den erabakitzen du, hurrengo minutuan zer izango den”, dio liburuko esaldi batek. Askatasunak ere presentzia handia du lanean.

3. Minorías, Desiree Bela-Lobedde aktibistaren liburua. Saiakera honetan, idazleak diskriminazio-egoerak jasaten dituzten edo estereotipoek nahiz aurreiritziek markatutako komunitate batekoak diren emakumeekin hitz egiten du. Desireek emakume ijitoei, asiarrei, beltzei edo migratzaileei ezarritako etiketak apurtzen ditu.

4. Una esperanza más poderosa que el mar. Gertaera errealetan oinarritutako lan honek errefuxiatu siriarren errealitate latzera hurbiltzen gaitu. Gainera, Doaa Al Zamel errefuxiatuaren historia kontatzen du: Siriatik Europara zihoan itsasontzi baten naufragiotik bizirik atera zen, bidaiari gehienak ez bezala.

5. Cambio climático, Yayo Herreroren eta María Gonzálezen liburua. Klima-aldaketari buruzko liburu dibulgatzaile eta dokumentatua da, zeinak erantzuten baitien honako galdera hauei: zer da klima-aldaketa?, nola iritsi gara honaino?, zer eragin du pertsonengan?, nola geldiaraz dezakegu? Gainera, Berta Páramoren irudi ederrak ditu.

6. Justicia y dignidad. Amnesty Internationalen komiki honek 2013. urteko Egiptoren bihotzera hurbiltzen gaitu, Mubarak erori eta bi urte geroagoko herrialdera. Egipto berriro atera zen kalera, Mohamed Morsik alde egin zezan eskatzeko. Testuinguru horretan, Kairoko Tahrir plaza emakume manifestarien aurkako sexu-erasoen agertoki bihurtu zela salatzen du komikiak. 

7. Yo soy Malala, Malala Yousafzaien eta Christina Lamb kazetariaren lana. Malala gaztearen historiari buruzko liburua da. 15 urte zituela, talibanek tirokatu egin zuten, neskatxen hezkuntza-eskubidea defendatzeagatik. Malala bizirik atera zen erasotik, eta, orduz geroztik, gogor borrokatu da neska eta emakumeen eskubide horren alde. Liburuaren orrialdeetan Malalaren familiaren historia ere kontatzen da: gurasoek babesa eman zioten alabari, mundua aldatzeko aldarrikapen baketsuekin jarrai zezan, eta terrorismoak deserriratu egin zituen. 

8. Rosa Parks. Mi historia. 1955eko abenduaren 1ean, Rosa Parks izeneko emakume beltz batek ez zion bere eserlekua gizon zuri bati utzi nahi izan AEBko autobus segregatu batean. Zuriek aurrean bidaiatzen zuten, eta beltzek, atzean. Parksen keinu hark historia aldatu zuen: Montgomeryko (Alabama) autobusetan boikota egiten hasi ziren, eta Parks eskubide zibilen aldeko borrokaren ikono bihurtu zen. Liburu honek haren historia kontatzen du.

9. LGTB para principiantes. Daniel Valero kazetari eta influencerrak, sare sozialetan Tigrillo izenez ezagunak, LGTB kolektiboari buruzko 100 galdera eta erantzun biltzen dituen liburu hau idatzi du. Valerok El niño que no fui lana ere idatzi du, haurtzaroan eta nerabezaroan jasan zuen gaitzespena laburbiltzen duen obra autobiografiko bat.

10. Decidme cómo es un árbol. Marcos Ana poeta espetxe frankistetan denbora gehien igaro zuen preso politikoa da: 23 urtez egon zen preso. Liburu honetan, bere bizitzako eta espetxeko oroitzapenak kontatzen ditu. Itxaropenaren, askatasunaren eta nazioarteko elkartasunaren aldeko aldarria da. Amnesty Internationalek askatzea lortu zituen lehen preso politikoetako bat da Marcos Ana.

Gozatu irakurketaz!