Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza. ©Andersen Press

© AI

Blog

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza: jakin beharreko guztia

Amnesty International,

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa da giza eskubideen urraketen kausei aurre egiteko. Jendea –eta bereziki gehiegikerien biktimak- ahalduntzeko balio du, gai izan daitezen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasota dauden eskubideak defendatzeko; eskubide horiek bizia, segurtasun fisiko eta psikologikoa, askatasuna, segurtasuna, duintasuna, berdintasuna eta antzeko oinarrizko giza balioak bermatzen dituzte. Giza eskubideek bazterkeriatik eta botere-gehiegikeriatik babesten gaituzte, eta horiek desagerrarazten laguntzen dute.

 

1. Zer da giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza?

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak gu geu eta beste batzuk ahalduntzeko aukera ematen digu, gure komunitatean, gizartean eta munduan berdintasuna, duintasuna eta errespetua sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak garatu ditzagun.

 

¿Qué es la educación en derechos humanos?

 © Andersen Press

2. Zer helburu du giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak?

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren agindua argia da: “zure giza eskubideak ezagutzeko eskubidea duzu”. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren atarikoak “gizarteko pertsona eta organo guztiei” aholkatzen die “eskubide eta askatasunekiko errespetua sustatzen ahalegintzeko, irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez”.

Gure ustez, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza funtsezkoa da giza eskubideen urraketen kausei heltzeko.

Pentsamendu kritikorako ingurune egokia sortuz, pertsonei aukera ematen zaie beren balioen eta jarreren gainean hausnartzeko eta, azken batean, nork bere jarrera aldatzeko.

Giza eskubideen aurkako gehiegikeriak prebenitzeko, diskriminazioari aurka egiteko, berdintasuna bultzatzeko eta jendeak erabakitzeko prozesuetan parte hartzea sustatzeko balio du.
 >

3. Beharrezkoa da pertsonak giza eskubideetan oinarrituta heztea?

Bai. Pertsona orok du eskubidea giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiei buruzko informazioa ezagutu, bilatu eta jasotzeko, eta giza eskubideen arloko heziketa eta prestakuntza jaso behar du.

Gobernuen betebeharra da herritarrek beren giza eskubideei buruz ikasi dezaketela bermatzea. Horixe ezartzen dute nazioko, eskualdeko eta nazioarteko tresna askok.
 >

4. Zer desberdintasun dakar giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak?

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak beren eskubideak aldarrikatzeko ahalduntzen ditu pertsonak.

Boterean daudenek beren erantzukizunak ezagutzen dituztela bermatzen du.

Giza eskubideen aldeko mugimendua sendotzen laguntzen du, pertsonen artean balioetan oinarritutako loturak ezartzen dituelako, eta ahaldundu egiten dituelako, komunitateetan, gizarteetan eta mundu zabalean giza eskubideak sustatzen parte hartzeko.

 

5. Giza eskubideei buruz ikasteko gutxieneko adinik bada?

Ez. Pertsona orok, bere bizitzako edozein unetan, bere eskubideak ezagutu eta aldarrikatzeko eskubidea du.

Gure ustez, adin guztietako pertsonek aukera izan behar dute modu esanguratsu eta jarraituan iritzia emateko beren eskubideak bete-betean baliatzeari dagokionez, beren komunitatetik hasi eta nazioarteko eremuraino; era horretara, gobernuek beren konpromisoei erantzuten dietela bermatu dezakete, eta, gainera, mundu osoan giza eskubideak errespetatuko dituzten gizarteak sortzeko aukera dute.
 >

6. Edozein pertsonak hezi dezake giza eskubideetan oinarrituta?

Bai. Mundu guztiak aplikatu dezake giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza, eta horretatik ikasi.

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza ematen duen pertsonak eraginkortasun ezin hobea lortuko du adierazpen-askatasuna eta azterketa kritikoa sustatzen dituzten ikaskuntza-ingurune eraikitzaileak sortzeko errazte- eta partaidetza-metodoak aplikatzen baditu.

 

7. Zure ustez baliagarria da giza eskubideetan oinarrituta heztea, elikagaiak, edateko ura eta oinarrizko beste behar batzuk daudenean?

Bai. Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak giza eskubideen urraketen biktimak ahalduntzen ditu, botere-postuetan daudenei eta enpresa nahiz gobernuetako buruei kontuak eman ditzatela eskatzeko.

Horren bidez, epe luzera aldaketa jasangarria lor dezakete, eta elikagaiak nahiz edateko ura eskuragarri ez izatea eta halako beste gehiegikeria batzuk eskubide-urraketatzat hartzen ez direnean sortzen den mendekotasun-gurpil zoroaren amaiera.