Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Bi aktibista M8ko manifestazio batean © 2025 Ruano.es

Bi aktibista M8ko manifestazio batean © 2025 Ruano.es

Blog

M8ko mobilizazioa: “Emakumeok elkarrekin gorrotoaren aurka”

Sonia Gregorio, Haurtzaro Mobilizazioko eta Hezkuntza Komunitateko arduraduna, 2026ko otsailak 24,

Gobernu batzuen genero-berdintasunaren aurkako jardunaeta eskubideen aitorpenaren eta genero-gaien aurkako mugimenduak areagotu egin dira herrialde askotan, hala nola Afganistanen, Estatu Batuetan, Argentinan, Kuban, Iranen, Saudi Arabian, Marokon edo Espainian. Hain zuzen ere, egoera hori bereziki gogorra da adin, arraza, etnia, sexu-orientazio edo genero-identifikazioagatiko askotariko eta erlazionatutako diskriminazioa jasaten duten emakumeentzat.

Hori dela eta, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, lema honekin mobilizatuko gara: “Emakumeok elkarrekin gorrotoaren aurka: atzerapauso bakar bat ere ez”. Mobilizazioen xedea izango da praktika autoritarioen eta gorroto-diskurtsoen gorakadak emakumeen eskubideetan dituen ondorio larrien aurka egitea.

Testuinguru horri buruzko informazio gehiago izateko, bisitatu Amnesty Internationalen webgunea.
 

Noiz? 
  • Martxoaren 8an edo martxoan edozein unetan.

  • Era berean, sentsibilizazio-jarduerak egin ditzakezu ikasturteko edozein garaitan.

 

Nola bat egin mobilizazioarekin?
  1. Mobilizatu ikasle eta irakasleak elkartasun-mezuak idatz diezazkieten emakumezko aktibista, kazetari edo komikoei, jazarpena eta mehatxu larriak jasaten dituztenei beren adierazpen-askatasuna libreki baliatzeagatik, indarkeria matxista salatzeagatik edo, besterik gabe, gezurrak agerian jartzeagatik eta desinformazioaren aurka borroka egiteagatik. 

  2. Jaso mezuak ikastetxeko ikusteko moduko leku batean: kutxa gardenetan, panel handietan post-itak jarriz, mezu idatziak soka batean zintzilikatuz, korridoreetako iragarki-oholetan jarrita edo bururatzen zaizuen beste edozein sistemaren bitartez.

  3. Bidali mezu guztiak postaz hona: Amnistía Internacional España - Red Educativa. C/ Fernando VI, 8, 1º izquierda. 28004 Madrid.

  4. Jarri pankartak edo kartelak “Emakumeok elkarrekin gorrotoaren aurka, atzerapauso bakar bat ere ez” lemarekin ikasgela edo leku komunetan, eta martxo osoan eduki (edo ikasturtea amaitu arte). Eredu batzuk eskaintzen ditugu deskargatzeko, baina zuen kartelak ere egin ditzakezue, nahi duzuen formatuan diseinu bat egitea proposatuta ikasleei.

  5. Egin ekintza sinbolikoak ikasle taldearen edo taldeen argazkiekin, pankartak edo kartelak agertzen direla, denak morez jantzita, eta argitaratu sare sozialetan #JuntasContraElOdio traolarekin eta @amnistiaespana etiketatuta.

  6. Animatu hezkuntza-komunitate osoa martxoaren 8ko manifestazioetan parte hartzera zure hirian, eta eraman kartelak lemarekin. Gure webgunean mapa bat aurkituko duzu, eta Amnesty Internationaleko aktibistek parte hartuko duten deialdiak agertzen dira bertan.

 

Eta zer eskaintzen dugu sentsibilizatzeko?
  1. Hitzaldiak egitea aurtengo gaiari buruz prestatu dugun aurkezpenarekin.

  2. Praktika autoritarioei buruzko material berriko jarduerak abian jartzea.

  3. Irakasle eta ikasleentzako “Nire bizitza scroll batean” saresozialekin harreman osasuntsua izateko gidak erabiltzea. 

  4. “Emakumeak eta neskak” bildumako hezkuntza-baliabideekin jarduerak egitea, emakumeen eskubideekin lotutako beste gai batzuk lantzeko.

  5. Tailer bat egitea Frente Viñetista erakundearekin, binetagile profesional batek koordinatuta, karikaturei buruzko gogoeta batetik abiatuta ikasleentzako tailer praktiko bat egiteko.

 

Proposamena ikastetxeetarako bakarrik da?
  • Jarduerak beste hezkuntza-eremu batzuetan ere egin ditzakezu: gazteen elkarteak, hizkuntza-ikastaroak, kultura-zentroak, irakurketa-klubak, liburutegiak…