Gomendatutako adina: 16+
18 urtetik beherako haur eta nerabe asko iristen dira Espainiara pertsona heldu baten laguntzarik eta zaintzarik gabe.
Pobreziatik, gatazka armatuetatik eta giza eskubideen urraketa larrietatik ihesi beren etxeak atzean uzten dituzten milaka neska-mutilen errealitatea dago egoera horren atzean. Oso gazteak badira ere, helduek egiten dituzten migrazio-ibilbide berdinak egiten dituzte; bidaiak hilabeteak eta are urteak iraun ditzake, eta eskubide-urraketa ugari jasaten dituzten bidean zehar.
Zailtasunak zailtasun, ez dute amore ematen. Adingabe horiek beren bizitzako bidaia gogorrenari ekin zioten, etorkizun bat eraikitzeko eta beren kabuz moldatu ahal izateko. Gazteak izan arren, erresilientzia- eta ausardia-eredu argia dira. Miresgarria da zer-nolako gogoa duten aurrera ateratzeko eta komunitateari laguntzeko; hori ikusita, etorkizun hobea espero dezakegu.
Zer proposatzen dizugu?
Amnesty Internationaletik eta ECCA irratitik, neska-mutil horiek bizitza hobea eta duinagoa izan dezaten lagundu nahi dugu, eta haien giza eskubideak errespeta daitezen lortu. Askotan, egokitzapena ez da erraza izaten, iristen direnean; hori dela-eta, elkartasun-mezuak idaztea proposatzen dizugu.Zenbait kasutan, zure ikastetxeko ikasleen eta ECCA irratiaren CONTIGO programan parte hartzen duten adingabe migratzaileen arteko posta-trukea sortuko da iniziatiba horretatik.
Nola jarri martxan ekintza?
OHAR GARRANTZITSUA.ECCAren proiektuetan parte hartzen duten gazte gehienek 16-17 urte dituzte; hori dela-eta, jarduera egiteko ikasle egokienak DBH4koak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoak direla iruditzen zaigu, horiekin izan baititzakete interes bertsuak. Horrek ez du esan nahi beheragoko mailetako ikasleek ezin dutenik parte hartu elkartasuna adieraziz, baina zailagoa izan daiteke posta-trukea egitea.
Informazio interesgarria duten estekak:
ECCA irratiaren CONTIGO Programa
Problemas a los que se enfrentan los MENAS. Desmontando bulosartikulua
Hezkuntza-proposamen osagarriak:
Dos viajes por una vida mejor komikia
Errefuxiatuei buruzko testa (Kahoot plataforman)
Errefuxiatua izango banintz, nolakoa izango litzateke nire bizitza?:errefuxiatu batek egin beharreko bideari buruzko jokoa
Errefuxiatuen giza eskubideak: tailer-multzoa
ECCA irratia
60ko hamarkadaren erdialdean hasi zen Kanaria Handian igortzen, eta sorreran urrutiko formakuntza bidezko alfabetatzean jardun zuen. ECCA irratiak helduentzako hezkuntza-sistema propioa du, ECCA Sistema izenekoa, eta sistema horrek material pedagogikoa, grabatutako eskolak (irrati edo Internet bidezkoak) eta tutoretza presentziala edo telematikoa biltzen ditu. Gaur egun, hezkuntzaren, komunikazioaren eta ekintza sozialaren arloetan diharduen erakundea da, eta laurehun hezkuntza-ekintza baino gehiago eskaintzen ditu arlo oso desberdinetan: teknologiak, oinarrizko hezkuntza, batxilergoa, hizkuntzak, familiako esku-hartzea, aisialdia, osasuna eta ingurumena.
Amnesty International
Mugimendu global bat da, pertsona orok duintasunez bizi ahal izatea bermatuko duen gizateria justu eta libre baten alde borroka egiten duten 10 milioitik gora bazkide, aktibista eta jarraitzailek osatua. Ez du loturarik inongo gobernu, ideologia politiko, interes ekonomiko edo kredorekin, eta ikerketan eta aktibismoan oinarrituta lan egiten du.