Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

“Stop Israelen genozidioa Gazan” jarduerak

Bihotz-formako lore eta hostoen ilustrazioa, “Gaza in our hearts” testua duena © Amnesty International
Bihotz-formako lore eta hostoen ilustrazioa, “Gaza in our hearts” testua duena © Amnesty International

Hamasek Israelen hegoaldean egindako erasoetatik bi urte igaro ondoren, munduak Gazako Zerrenda okupatuaren suntsipen- eta heriotza-maila onartezinaren lekuko izaten jarraitzen du. Israelek Gazako palestinarren aurka egindako eraso bortitzak dozenaka mila pertsona hil ditu, familia osoak ezabatu ditu, bizitegi-auzoak birrindu ditu, azpiegitura kritikoak suntsitu ditu, 1,9 milioi palestinar lekualdatzera behartu ditu eta ehunka pertsona erail dituen gosetea eragin du.

Horrek guztiak badu izena: genozidioa

Gazako operazio militarretan, Israelek Gazako palestinarrei kalte konponezina eragiteko politikak ezarri eta ekintzak egin ditu.

2023ko urriaz geroztik, Israelek Genozidioari buruzko hitzarmenean debekatutako ekintzak egin ditu, eta Gazako palestinarrak suntsitzeko berariazko asmoarekinegin du hori gainera. Horixe adierazten du Amnesty Internationalen txostenak, Israelek egin dituen eta Hitzarmenean debekatuta dauden bost ekintzetatik hirutan arreta jarrita: Gazako palestinarrak hiltzea, horien osotasun fisiko edo mentala larriki zauritzea, eta suntsipen fisikora daraman existentzia-baldintzetan nahita jartzea.

Israel Gazan izaten ari den jokabide-patroi orokor horri goi-mailako israeldar funtzionarioenadierazpenakgehitu behar zaizkio; izan ere, asmo genozidak erakusten dituzte, bai eta palestinarren aurkako erretorika deshumanizatzaile eta arrazista gero eta handiagoa ere. Horrez gainera, apartheidtestuinguruan daude, eta legez kanpoko okupazioa egiten dute; alderdi horiek dira Israelek genozidioa egiteko asmoa duela erakusten duen ebidentziaren erakusgarri.

Israelek Gazako palestinarrak giza eskubiderik eta duintasunik merezi ez duen gizapetiko talde gisa tratatzen ditu, eta horien suntsiketa fisikoa eragiteko asmoa erakusten du.

Hilketa- eta suntsiketa-maila beldurgarri horrek mundu guztiarentzako ohartarazpen gisa balio behar du, eta nazioarteko komunitateak jokatu behar duen zeregina goitik behera aldatu.

Gai honi buruzko informazio gehiago izateko, bisitatu Amnesty Internationalen webgunea.

 

Lau jarduera aurkezten ditugu hezkuntza-testuinguru desberdinetan gauzatzeko, gatazkaren egoerari buruz, nazioarteko itunekin gertatzen denari buruz eta inplikatutako aldeen zereginari buruz gogoeta egiteko.

Ikaskuntza-emaitzak:

  • Enpatia eta ulermena garatzea, bestearen lekuan jartzen eta gatazkak konpontzeko elkarrizketak duen garrantziaz gogoeta egiten ikasiz.

  • Ulertzea nola komunikazioak eta elkar ulertzeak mina indarkeriarik gabeko bizitza eraikitzeko aukera bihur dezaketen.

  • Adierazpen artistikoak emozioak, sentimenduak eta ezagutzak transmititzeko modu gisa aztertzea, eta parte-hartzaileen sormena piztea.