Kontrolpean dituen eremu guztietan –Israelen eta Palestinako Lurralde Okupatuetan-, Israelek zapalkuntza- eta menderatze-sistema ezarrita du Palestinako biztanleen eta errefuxiatu palestinarren gainean, Israelgo biztanleria juduari mesede egiteko. Hori apartheida da, eta nazioarteko zuzenbideak debekatu egiten du.
Aurkezpen bat prestatu dugu, eta bertan jaso ditugu apartheidaren definizioa, elementuak eta datu nahiz zifra eguneratuak, baita ikasgelan proiekta dezakezuen bideo bat ere.
Ikaskuntzaren emaitzak:
Apartheida zer den azalduko zaie ikasleei, eta gaur egun palestinarrak Israelen zer egoeratan bizi diren ezagutuko dute.
Ikasleak apartheidaren aurka mobilizatuko ditugu, eta, bereziki, palestinarren etxebizitza-eskubidearen alde.
>