Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Bernardo Caal (Guatemala): espetxean, ibai sakratu bat defendatzeagatik

Jarduera honetan, lurraldea, lurra eta ingurumeneko eskubideak defendatzen dituztenen lana aztertuko dugu, nola kriminalizatzen dituzten egiten duten lanarengatik. Guatemalan gertatzen dena jorratuko dugu, zehazki. Horretarako, Bernardo Caal Xolen kasua erabiliko dugu. Jardueraren barruan, Bernardori emandako tratuaren aurka protesta egiteko gutun bat idaztera eta harenganako elkartasuna adieraztera animatuko ditugu parte-hartzaileak.

Ikaskuntzaren emaitzak:

  • Guatemalan giza eskubideen defendatzaileak nola kriminalizatzen dituzten jakitea.
  • Kriminalizazioaren eta espetxeratze bidegabearen kontzeptuak ulertzea.
  • Kriminalizazioak eta espetxeratze bidegabeak giza eskubideen urraketekin duten erlazioa azaltzen jakitea.