Errefuxiatuen eta migratzaileen eskubideak ikusaraztea eta munduko hainbat lekutan egiten diren urraketak aitortzea helburu duten hezkuntza-materialen multzoa da.
Irakasleentzako informazioa, kasu errealak eta hamaika tailer parte-hartzaile biltzen ditu, ikasgelan edo ikasgelatik kanpo lantzeko. Jarduerek ordena jakin bat dute, gaian ikuspegi holistiko batetik sakondu ahal izateko; hala ere, jarduera bakoitza modu independentean egin daiteke.
Errefuxiatuen krisia mundu osoko kontu bat dela ulertaraztea, ez soilik Europako kontu bat.