Etxebizitza-eskubidea urratzeak zaildu egiten du beste giza eskubide batzuk eskuratu ahal izatea, eta eskubide horrek, historikoki, ez du inolako babesik jaso gure herrialdean.
Material-sorta honek informazio garrantzitsua ematen die irakasleei, etxebizitza bat egokitzat jotzeko zer ezaugarri izan behar dituen jakiteko eta Espainiako etxebizitzaren krisiaren gakoak ulertzeko. Era berean, ikasgelan garatzeko bi hezkuntza-jarduera biltzen ditu.>
Helburuak:
- Etxebizitzaren krisia neurri eta erabaki politikoen ondorio zuzen gisa ikusaraztea eta ezagutzea.
- Etxebizitza-eskubidea urratzearen eta beste eskubide batzuk –hala nola hezkuntza edo osasun-eskubidea– eskuratzearen arteko loturari buruz sentsibilizatzea.
- Etxebizitzaren krisiak kaltetutako pertsonekiko enpatia eta elkartasuna sustatzea.