Amnesty Internationalen eskola-talde bat sortu nahi duzu zure ikastetxean? Gida hau izango duzu abiapuntu
Bultzada egokiarekin, ikasleek Amnesty Internationalen eskola-talde bat eratu dezakete, giza eskubideak defendatzeko horiek sortzen diren lekuan, bidegabekeria-egoerak salatzeko horiek gertatzen diren lekuan, urraketen biktimak defendatzeko eta horiek ahotsa emateko, eta justizia egin dadila eskatzeko. Mundu eta etorkizun hobe eta bidezkoago baten alde borrokatzeko. Eta, azken batean, giza eskubideak defendatzeko belaunaldi-aldaketa beren gain hartzeko.
Askotan, giza eskubideen defentsari ikasgela batean ekiten zaio. Txinparta sortzen duen liburu bat, film bat edo albiste bat... hortik sor daiteke eskola-talde bat. Baina...
Nondik hasten da? Eta irakasleak animatzen ez badira? Eta ikasleek lehenengoan erantzuten ez badute?
Irakasle eta aktibistentzako gure gida berriak galdera horiei guztiei erantzuten die. Agiri horretan jakingo duzu zehazki zer den eskola-talde bat, martxan jarri ahal izateko pausoz pauso egiteko bide bat, ohiko zailtasunak (eta horiek gainditzeko ideiak) eta, batez ere, bi kasu erreal: bikain atera zen bat eta gauzatu baino lehen ikasturte bat baino gehiago eta zenbait oztopo gainditu behar izan zituen beste bat. Hortaz, ez dago formula magikorik, baina atsekabeak aurreztu ditzaketen jardunbide egoki asko daude.
Ez duzu aditua izan beharrik. Soilik lehenengo pausoa eman behar da. Eta gogoan izan: ez zaude bakarrik, gure Hezkuntza Sare osoa zure esku duzu. Eskola-taldeak sortzen eta kudeatzen ezagutza eta esperientzia handia duten pertsonak ditugu. Zuri prozesuan laguntzeko gaude hemen; beraz, ez izan zalantzarik eta behar duzun edozer gauza azaltzeko idatzi helbide honetara:redescuelas@es.amnesty.org.
Izan ere, mundua aldatu daiteke, baina ez da bakarrik aldatuko.
Aurrera goaz!

