Giza eskubideen defendatzaileak ezagutzera emateko hezkuntza-materialen multzoa da. Barne hartzen ditu irakasleentzako informazioa, kasu errealak eta hamaika tailer parte-hartzaile, ikasgelan edo ikasgelatik kanpo lantzeko. Jarduerek ordena jakin bat dute, gaian ikuspegi holistiko batetik sakondu ahal izateko; hala ere, jarduera bakoitza modu independentean egin daiteke.
Helburuak:
- Giza eskubideen defendatzaileak eta horien lana hobeto ezagutzea.
- Giza eskubideen defendatzaileei izen ona galarazi eta kalte egiten dieten mezu negatiboei buruzko gogoeta sustatzea.
- Emakumeek eta generoarekin lotutako eskubideak babesten dituztenek izaten dituzten oztopo erantsiak ikusaraztea.