Janna Jihad (Palestinar Lurralde Okuupatuak): Israelen indarkeria erakusteagatik jazarria

Janna Jihaden irudia. ©AI
Janna Jihaden irudia. ©AI

Jarduera honetan, haurren eskubideak eta eguneroko bizitzarako duten garrantzia landuko dituzte parte-hartzaileek,  Janna Jihad 15 urteko neska palestinarraren historiaren bitartez. Jardueraren barruan, Jannari babes-gutunak idaztera eta elkartasuna adieraztera animatuko ditugu parte-hartzaileak.

Ikaskuntzaren emaitza:

  • Haurren eskubideak giza eskubideak direla jakitea.
  • Haurren eskubideek norbere bizitzan eta palestinar haurren bizitzan duten garrantzia ulertzea.
  • Eskubideak babestuta ez dituzten Palestinako haurrekiko enpatia sentitzea.