Bigarren hezkuntzako ikasleentzako hezkuntza-proposamen bat aurkezten dugu, torturaren eta beste tratu anker, gizagabe eta umiliagarri batzuen ulermena eta salaketa landu dezaten ikuspegi kritiko eta parte-hartzaile batetik.
Gida didaktikoaren barruan hiru tailer daude. Saio horietan, ikasleek kasuak eta lekukotzak aztertuko dituzte giza eskubideen ikuspegitik, torturari buruzko eztabaida etikoetan parte hartuko dute paper desberdinak antzeztuz eta Nazio Batuen nazioarteko behatzaile gisa jardungo dute Floridako (AEB) “Alligator Alcatraz” eta Krome migratzaileen atxilotze-zentroetara egindako misio batean.
Helburu nagusiak
- Tortura eta tratu txarrak zer diren ulertzea.
- Urratutako giza eskubideak identifikatzea.
- Tortura eta tratu txarrak justifikatzen dituzten argumentuak ulertzea eta desmuntatzea.
- Torturaren eta tratu txarren aurkako pentsamendu kritikoa garatzea, eta ulertzea ezin direla inolaz ere justifikatu.
- Duintasun, justizia eta diskriminaziorik ezaren kultura sustatzea.
Ikaskuntza-emaitzak
- Parte-hartzaileek tortura, tratu txarrak eta nagusikeriak aztertzen ikasiko dute, eta, horretarako, zenbait eragile eta instituzioren azalean jarriko dira.
- Mota desberdinetako indarkeria-egoeren, tratu txarren eta torturaren artean bereizten ikasiko dute.
- Lekukotzak eta gertakariak ikuspegi kritikotik eta giza eskubideen ikuspegitik aztertzen ikasiko dute.
- Dilema etikoen aurrean komunikazio- eta argudiaketa-gaitasunak ikasiko (edo hobetuko) dituzte.
- Gomendioak ezartzen eta prebentzio-, babes- eta erreparazio-neurriak proposatzen ikasiko dute.
Kontsultarik, zalantzarik edo oharrik izanez gero, helbide hauetara idatz dezakezue: equipo.educacion@es.amnesty.org eta/edo redescuelas@es.amnesty.org.
Tailer hauetaz gozatuko duzuelakoan gaude. Aurrera goaz!

