Sexu- eta ugalketa-eskubideak giza eskubide gisa aitortzean oinarritutako hezkuntza-materialen multzoa da. Terminoen glosarioa, azalpenezko edukia, gaia lantzeko jarraibideak eta taldean garatzeko hamazazpi jarduera biltzen ditu. Jarduerek ordena jakin bat dute, gaian ikuspegi holistiko batetik sakondu ahal izateko; hala ere, jarduera bakoitza modu independentean egin daiteke.
Helburuak:
- Sexu- eta ugalketa-eskubideak zer diren jabetzen laguntzea.
- Gazteek sexualitatearekin, generoarekin eta giza eskubideekin lotuta beren gorputzei, aukerei eta desioei buruzko erabakiak har ditzaten sustatzea.
- Gazteen ahalduntzea sustatzea, sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsan eta eskakizunean parte har dezaten.