Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Haur afganiarrak irribarretsu, kamerari begira ©Pixabay/Army
Blog

Aurtengo martxoaren 8an, “Iraultzaileak dira”: Afganistango hezkuntza-eskubideari buruzko hezkuntza-proposamenak

Boteretsuak gara, emakumeok dugu boterea. Hitzeman ez zaretela gutaz ahaztuko. Hurrengo sei hiletan edo hurrengo urtean, ikertu zer ari den gertatzen gure herrialdean. Begiratu iezaguzue, eta pentsatsu gugan. eikarrekin lor dezakegu"

Boteretsuak gara, emakumeok dugu boterea. Hitzeman ez zaretela gutaz ahaztuko. Hurrengo sei hiletan edo hurrengo urtean, ikertu zer ari den gertatzen gure herrialdean. Begiratu iezaguzue, eta pentsatu gugan. Elkarrekin lor dezakegu”. Afganistango emakume aktibista.

Afganistango emakume aktibista

Duela hil gutxi batzuk, zuen ikastetxean hezkuntza-eskubideaz hitz egitera animatu zintuztegun, bigarren hezkuntzako eskolak itxita baitaude Afganistango neskatxentzat. Orain, okerrera egin du nesken eta emakumeen egoerak. Bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean aritzeko debekuaz gain, beste neurri diskriminatzaile batzuk ere ezarri dituzte: eremu publikotik atera nahi dituzte, eta etxean sartu; ezin dute bidaiatu, gizonezko senide batek lagunduta ez bada; enplegu publiko ugaritatik kanpo utzi dituzte, eta ezin dituzte gizonezko medikuek artatu; ugaritu egin dira ezkontza behartuak… Ezin dugu haietaz ahaztu; babesa ematen jarraitu behar dugu, eta haien eskubideen alde borroka egin.

2021eko abuztuaz geroztik, Afganistango neska eta emakumeentzat gero eta zailagoa da bizitza. Hori dela eta, ikasleekin egiteko zenbait jarduera proposatu nahi dizkizuegu, martxoaren 8rako gure ekintza erakusteko. Era berean, zuen ikastetxeak Afganistango emakumeek eta neskek unibertsitatean eta bigarren hezkuntzan ikasteko ezarrita duten debekuaren aurkako adierazpen publiko bat egiteko ere eskatzen dizuegu. 2022-2023 ikasturtearen amaierara arte bidali ahal izango diguzue.

Hemen ikus ditzakezu proposamenak: