Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to Euskera:] Bernardo Caal durante la charla del IES Juan de Herrera ©AI

[Translate to Euskera:] Bernardo Caal durante la charla del IES Juan de Herrera ©AI

Blog

Bernardo Caal, ikasleentzat inspirazio-iturri

Miguel Penades López. Alumno del Grupo Escolar de Amnistía Internacional del IES Juan de Herrera San Lorenzo de El Escorial (Madrid),

Azaroaren 9an, ostegunez, Bernardo Caal Xolekin ekintza bat gauzatzeko ohorea izan genuen Juan de Herrera BHIko Amnesty Internationalen Eskola Taldean. Caal Guatemalako irakasle indigena eta giza eskubideen aldeko aktibista da, eta, hein batean, gure taldeak egindako presioari esker atera da espetxetik.

Duela aste batzuk jakin genuen Bernardo Espainiara etorri zela, zenbait ekitalditan bere historia kontatzera, eta berehala eta aho batez erabaki genuen geuk ere hitz egin nahi genuela harekin.Denborarik galdu gabe, ekitaldi berezi eta garrantzitsu hori antolatzen eta prestatzen hasi ginen: astebete baino gutxiago genuen une hori ahaztezina izatea lortzeko. Azkenean dozenaka lagun bildu genituen ekitaldi-aretoan: irakasleak (erretiratuak eta jardunekoak), ikasleak (baita gaueko txandakoak ere), gurasoak, adiskideak…

Bernardo Caal junto a miembros del grupo escolar ©AI

Gure taldeko bi ikaslek egin zituzten moderatzaile-lanak, eta Bernardok hunkitu egin gintuen, eta esku hartzera animatu gintuen bere hitzaldi xume baina irmoarekin. Komunitate indigena ugariren bizi-iturri den Cahabón ibai sakratuaren defentsan komunitate haien bozeramaile bihurtu zela azaldu zigun. Bernardok kontatu zigunez, garai hartan Florentino Pérezen jabetzakoa zen enpresa batek sei zentral hidroelektriko instalatu zituen ibaian zehar. Instalazio haiek ibaiaren korrontea eteten zuten, eta, ondorioz, bertako komunitateek beren baliabide-iturria galdu zuten.

Bernardo zen gaztelaniaz hitz egiten zuen bakarra, eta protesta egiten eta egoera salatzen hasi zen. Enbarazu egiten zuenez, Guatemalako Gobernuak zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zion 2018an; baina Amnesty Internationalek aske utz zezatela eskatzeko bildu zituen sinadurei eta gutunei esker, lau urte ondoren aske geratu zen. Hitzaldian espetxean izandako esperientziari buruz galdetu genion Bernardori, baita borrokaren egoerari buruz ere, eta nola lagundu ere jakin nahi izan genuen. Ekitaldira hurbildutakoek Bernardo entzunda zer sentitu zuten aipatu ziguten, eta Bernardoren eta haren mezuaren indarra, ausardia, umiltasuna, gertutasuna eta irmotasuna nabarmendu zituzten.

“Mundu-ikuskera gisa, indigenei txikitatik irakasten digute inguruan duguna maitatzen […], natura maitatzen, Ama Lurra maitatzen”.