Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
 Ikasle talde bat tailerrean parte hartzen ©AI

Ikasle talde bat tailerrean parte hartzen ©AI

Blog

Collado Villalbako (Madrilgo mendilerroko ipar-mendebaldea) IES María Guerrero ikastetxeko Arte Plastikoen Batxilergoko ikasleak

Alumnos y alumnas de bachillerato de artes plásticas del IES María Guerrero de Collado Villalba, sierra noroeste de Madrid ,

Frente Viñetista taldeak eta Amnesty Internationalek bat egin dugu, bineten bidez giza eskubideei buruz hitz egiteko, ikastetxeetan tailerrak eskainiz. Historikoki, karikaturek jarrera kritikoa agertu dute zapalkuntzari eta giza eskubideen urraketari begira, eta erregimen autoritarioen aurkako ideiak zabaltzeko balio izan dute. Collado Villalbako (Madril) IES María Guerrero ikastetxeko ikasleek beren esperientziaren berri eman digute. Zuen zonaldean tailerrak egitera animatzen zaituztegu. Eskola Sarearen blogean duzue informazioa.

Martxoaren 2an, Amnesty Internationalek eta Frente Viñetista taldeak antolatutako bineta-tailer bat egin genuen Collado Villalbako (Madril) IES María Guerrero ikastetxean. Klima-aldaketari buruzko tailerra izan zen. Villalbako Amnesty Internationalek proposatu zien tailerra gure institutuko EKOESKOLAK proiektuan diharduten irakasle batzuei, aurretik ere beste kanpaina batzuetan lagundu zutela eta. Tailerrean Batxilergoko eta DBH 3 eta 4ko 30 ikaslek parte hartu genuen.

Hasteko, Amnesty Internationaleko kolaboratzaile den Mario Grandek klima-aldaketaren arazoa orokorki aurkeztu zigun, eta Amnesty Internationalek tailer hauek zergatik egiten dituen azaldu zigun. Egia esan, gure ustez institutuetan lan handia egin behar da, belaunaldi berriek inplikazioa izan dezaten zientzialariek behin eta berriz aipatzen dituzten klima-aldaketaren efektuak aldatzea lortzeko. Lan egiteko metodo bat artea erabiltzea da, eta binetak oso bitarteko eraginkorrak iruditzen zaizkigu sen kritikoa pizteko institutu guztietako ikasleen artean. Mario Grandek landu genitzakeen zenbait ideia proposatu zizkigun, lotura zuzena edo zeharkakoa zutenak klima-aldaketaren efektuekin: suteak, deforestazioa, ur-eskasia, Lurraren berotzea, ingurumenaren kutsadura, etab. Horri esker, binetak garatzeko ideiak pentsatu ahal izan genituen.


Jarraian, Frente Viñetista taldeko kide den Alejandro Falcaok parte hartu zuen. Berak eta beste pertsona batzuek sortutako bineten erakusketa bat prestatu zigun, eta lan horiek adibidetzat hartu ahal izan genituen, helburuak zehazteko, eta konturatu ginen bineten bidez ideiak modu oso sotil baina adierazgarrian adieraz daitezkeela, eta jendearen arreta erakartzeko balio dutela, txosten luzeek baino gehiago. Erakutsi zigun bineta bakoitzak helburutzat zuen zenbait alderdiren gainean hausnar genezan sen kritikoz, eta egileek teknika artistiko zein emozionalak erabiltzen zituzten. Ondoren, gure binetetarako ideia posibleak aztertzen hasi ginen, eta zirriborroak sortu genituen zenbait irudirekin. Amaitzeko astirik izan ez bagenuen ere, amaieran tarte bat hartu genuen gure lanak elkarri aurkezteko, eta bineta bakoitzaren bidez zer ideia transmititu nahi genuen azaltzeko.

Ikasleek sortutako bineta batzuk ©AI

Gure irakasleek lan guztiak jaso zituzten, eta beste eskola-orduren bat utzi ziguten, binetak amaitzeko. Sorkuntza guztiak fanzine batean bildu nahi ditugu, umorearen eta sormenaren bidez ingurumena babestearen eta ingurua zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Gure irudietan hiru gai nagusi errepikatzen zirela ohartu ginen:

- Mundua, irudi global gisa: bizirik, hilda, despopulatua eta birpopulatzen, bi aurpegi edo mundu aurrez aurre dituela. 

- Paisaia distopiko eta suntsituak: bizirik gabeko paisaiak, non gure ohituren ondorioek etorkizunik eza dakarten, etab. 

- Gizakiaren presentzia: edo haren ekintzarena munduan, egungo egoeran duen erantzukizuna irudikatzeko, edo aldaketa posible baterako itxaropena. 


Gure asmoa lanak inprimatu eta fanzine bat sortzea da, institutuak gainerako ikasleei bana diezaien; horrez gainera, jatorrizkoekin erakusketa bat antolatu nahi dugu. Oro har, espektatibak gainditu ditugu lanekin. Erakusketa ekainaren 5eko astean egitea dugu aurreikusita, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira; hala, garrantzi handiagoa emango diogu egunari, eta institutuko gainerako kideak ere kontzientziatuko ditugu, ingurumena eta horrekin hertsiki lotuta dauden giza eskubideak babestearen arduraz. Tailerrean parte hartu genuen DBH 4ko ikasleek ikasitakoaren berri eman genien gure taldeetako ikaskideei, eta “tailer txiki” bat eman genien, besteek ere esperientzian parte hartu ahal izateko eta binetak sortu ahal izateko gelan, betiere plastikako irakasleen laguntzaz.


Egia esan, oso esperientzia interesgarria izan da, eta sormenaren eta artearen bidez gai garrantzitsu bat lantzeko balio izan digu.