Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Gutunak idazten ari den ikasle baten argazkia

Gutunak idazten ari den ikasle baten argazkia

Blog

Idazteak biziak salbatzen ditu: hastera doa 2024ko gutun-maratoia!

Alejandro Galvez (agalvez@es.amnesty.org), Responsable de Movilización de Infancia y Comunidad Educativa,

Hastera doa 2024ko gutun-maratoia! Urteroko legez, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, mundu osoan barrena elkartasun-gutun eta -mezuak biltzeko ekintza handi honekin bat egitea proposatzen dizuegu.

Mundu osoko pertsonek parte hartzen dute kanpaina honetan urtero. Ekintza “txiki” bat eginez aldaketa handi batean laguntzeko modu benetan erraza da. Ez duzu denbora asko behar. Gutun bat idatzi, ‘post’ bat argitaratu edo eskaera bat sinatu, ez duzu besterik egin behar. Bai, bai, mundua aldatzea oso erraza da!

Azken bi hamarkadetan, milioika pertsonak giza eskubideak ukatuta zituzten beste pertsona batzuen bizitza aldatu dute. Azken 20 urteetan 56 milioi ekintza baino gehiago gauzatu dira, eta gure kanpainan sartutako 100 pertsona baino gehiagoren kasuak positiboki ebatzi dira. 2023a bakarrik kontuan hartuta, ia 6 milioi ekintza gauzatu ziren mundu osoan.

Pribilegio hutsa da gure ekintzak erabakigarriak izan daitezkeela ikustea.

Zer proposatzen dizuegu?

Gutun bat idazteak bizitza bat alda dezake. Gutun eta ekintzei esker, benetako aldaketak gertatzen dira urtero.

Agian pentsatuko duzu ezagutzen ez duzun norbaiti idazteak ezin duela egoera aldatu, edo ez dutela zutaz ezer jakin nahiko; baina espetxeratuta zaudenean edo injustiziak salatzeagatik zure bizitza arriskuan dagoenean, norbaitek zugan sinesten duela jakitea oso garrantzitsua da. Proposatutako edonori idazten diozula ere, gogoan izan asko gustatuko zaiola zure berri izatea. Baliteke larrituta eta bakarrik sentitzea, eta zure hitzek kontsolamendua eta itxaropena ekarriko dizkiote.

2024ko abenduan eta 2025eko urtarrilean honako hauen alde esku hartzea proposatzen dizuegu:

  • Neth Nahara (Angola), tiktokerra eta emakumeen eskubideak eta osasun-eskubideak babesten dituen aktibista; espetxean dago Angolako presidentea kritikatzeagatik.

  • Joel Paredes (Argentina), ingurumenaren aldeko protesta baketsu batean poliziak jaurtitako gomazko bala baten inpaktuaren ondorioz begi bat galdu zuen zeramikaria.

  • Oqba Hashad (Egipto), bere anaiak giza eskubideen alde egiten duen lanagatik espetxeratu eta torturatu duten unibertsitateko ikaslea; anaiak Egiptotik ihes egin behar izan zuen.

  • Maria Ponomarenko (Rusia),aktibista, blogaria eta kazetaria, Telegrameko kanalean Mariupoleko Donets Eskualdeko Antzokiaren bonbardaketari buruzko bideo bat partekatzeagatik atxilotua eta sei urtez espetxean egotera zigortua.

Zer egin behar da?

Gutun-maratoian parte hartzeko, urrats hauek egin behar dituzue:

1. Sartu aurkezpen interaktiboan; bertan azalduta dauzkazue aurreko urteetako lorpenak, gutun-maratoiaren funtzionamenduari buruzko xehetasunak eta nola alda dezakezuen gure mobilizazioen jomuga diren pertsonen bizitza. Aurkezpena proiektatu egin dezakezue, edo parte-hartzaileei banatu diezaiekezue.

Materialei dagokienez, aurkezpenak honako hauek ditu:

  • Kasuei buruzko informazioa eta gutunak zein postalak bidaltzeko helbideak jasotzen dituzten txostenak (zenbait hizkuntzatara itzuliak).
  • Kasuen posterrak (zenbait hizkuntzatara itzuliak).
  • Adingabeentzako egokitutako sinadura-orriak (zenbait hizkuntzatara itzuliak).
  • Giza eskubideetako hezkuntza-tailerrak: Nethek eta Joelek tailer espezifikoak dituzte, adierazpen-askatasunarekin eta protesta-eskubidearekin lotuak. Giza eskubideei buruzko tailer orokor bat ere badugu, eta Giza Eskubideetako Hezkuntza Taldeak lau kasuak biltzen dituen jarduera bat prestatu du. 
  • Kasuetako hiruk (Neth, Oqba eta Maria) Javier Arroyok diseinatutako postal fisikoak dituzte.

Nota:Maria Ponomarenkoren (Errusia) kasua pixka bat berezia da. Ez daukagu material espezifikorik; haren kasuaren laburpen bat baino ez dugu, aurkezpenean sartuta. Haren kasua postal fisikoetarako aukeratutako bat bada ere, postalak berak badarama mezu bat, errusieraz idatzia. Jakinarazi digutenez, postalak harenganaino iristeko modu bakarra da.

2. Zabaldu maratoiaren informazioa. Eskaintzen dizkizuegun posterrak erabil ditzakezue, eta zuen ikastetxean itsatsi, edo aipatutako kasuei buruzko muralak eta marrazkiak egitea proposa dezakezue, eta ondoren mundu guztiak ikusiko dituen tokiren batean jarri (korridoreak, sarrerak, kafetegia, liburutegia, etab.).

3. Egin giza eskubideetako hezkuntza-tailer eta -jardueretako bat edo batzuk; erabili eskaintzen dizuegun materiala eta deskarga ditzakezuen hezkuntza-baliabideak.

4. Bat egin maratoiarekin, eta esku hartu pertsona baten edo batzuen alde. Zenbait aukera dituzue: gutunak idaztea, marrazkiak egitea, postal fisikoetan elkartasun-mezuak idaztea eta sinadura-orri egokituak sinatzea.

5. Eman ezagutzera zuen lana: bidali zuen ekintzen argazkiak eta bideoak redescuelas@es.amnesty.org helbidera. Bideo bat egin nahi dugu, Hezkuntza Sarean maratoiaren harira izandako mobilizazioa ezagutzera emateko. Aurkezpenean dituzue argazkiak eta bideoak egiteko jarraibideak.

Beharrezko material guztiak esteka honetan deskarga ditzakezue:

materialen esteka

Jardueraz gozatzea espero dugu. Aurrera goaz!