Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Klima-aldaketaren aurkako manifestazioa ©Pixabay/Andrea

Blog

2024ko apirila eta maiatza: Esku hartu justizia klimatikoaren alde

Larrialdi klimatikoa aurrekaririk ez duen giza eskubideen krisia da, eta erronka handienetako bat, gaur egun Lurrean bizi garen 8.000 milioi lagunentzat eta etorriko diren milioientzat.

Klima-aldaketa ingurumen-arazo bat baino askoz gehiago da; ondorioak ditu ekonomian, osasunean, segurtasunean, justizia sozialean eta, azken batean, giza eskubideetan. Krisi klimatikoa arazo globala da, eta guri ez ezik, etorkizuneko belaunaldiei ere eragiten die. Garrantzitsua da kontzientzia hartzea, arduraz jokatzea ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen, eta neurriak lehenbailehen har daitezen lortzea, etorkizun jasangarria izateko.

Horregatik, gai honen gainean lan egitera animatzen zaituztegu, bereziki apirilaren 22tik (Lurraren Eguna) ekainaren 5era (Ingurumenaren Eguna). Justizia klimatikoari buruzko hainbat hezkuntza-baliabide eskaintzen dizkizuegu, eta Leonela Moncayoren alde premiaz esku hartzeko proposatu nahi dizuegu; Leonela Moncayo 14 urteko ekuadortar ekintzaile klimatikoa da, eta etxean beldurtuta dute. Epe ertain eta luzeko beste ekintza batzuk ere jar ditzakezue martxan, bai bakarka, bai ikastetxean.

Hemen duzue xehetasun guztiak biltzen dituen aurkezpen interaktiboa.