Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to eus:] Menores yazidíes juegan en el campamento de Sharya en las afueras de la provincia de Duhok, el 30 de julio de 2019

[Translate to eus:] © REUTERS / Ari Jalal. Menores yazidíes juegan en el campamento de Sharya en las afueras de la provincia de Duhok, el 30 de julio de 2019

Blog

Estatu Islamikoaren atzaparretatik bizirik ateratako haurren itzulera latza

Por Maite Plaza, Equipo de Infancia de Amnistía Internacional,

Yazidien komunitatea Irakeko iparraldean bizi da nagusiki, baina Iranen, Sirian eta Turkian ere badira yazidiak. Kurmanji izeneko kurduaren dialekto bat hitz egiten dute, eta milaka urteko erlijio bat praktikatzen dute.

Bere buruari Estatu Islamiko (EI) deritzon talde armatuak jazarri egin zituen yazidiak, fedegabetzat jotzen zituelako. NBEko Batzorde batek genozidiotzat jo zituen Estatu Islamikoak 2014tik 2017ra bitarte Irakeko yazidien komunitatean gauzatu zituen gerrako krimenak eta gizateriaren aurkakoak.

Yazidien herrixka bat hartzean, Estatu Islamikoak sistematikoki bereizten zituen emakumeak eta haur txikienak gizon eta haur koskorrenengandik. Islamera aldatzeari uko egiten zioten gizonak eta gazteak exekutatu egiten zituzten. Islamera aldatzen zirenak bortxazko lanak egitera behartzen zituzten.

12 urtetik beherako haurrak beren amen zaintzapean geratzen ziren, baita emakumeak esklabo gisa saltzen zituztenean ere. Batzuetan, 7 urtetik gorako haurrak kanpamentu militarretara eramaten zituzten, doktrinatzeko eta soldadu izateko prestatzeko. 

“Ez dut inoiz ahaztuko gertatu zitzaidana. Nire parte da, arrasto moduko bat. Hor dago, betiko. Gizaki bati gerta dakiokeen okerrena da, umiliagarriena. Itzuli nintzenean... inork ez ninduen babestu, inork ez zidan eskua luzatu

Sahir, ISIS taldeak bortxaz errekrutatua 15 urte zituenea

Yazidi komunitateko 12 urtetik beherako milaka haur bahitu egin zituzten, eta esklabo bihurtu, torturatu, borroka egitera behartu, bortxatu eta hil egin zituzten. Giza eskubideen beste urraketa larri ugari ere jasan zituzten.

Bizirik iraun eta familiei itzulitako haurrek osasun fisiko edo mentaleko arazoak dituzte, eta batzuetan tratamendu luze eta garestiak behar izaten dituzte; batzuek ezin dute beren familiaren dialekto kurdua hitz egin eta ulertu, eta familiek arabierarik ez dakite batzuetan; ezin izaten dute eskolara itzuli, hainbat urtez huts egin ostean; eta eragozpenak izaten dituzte nortasun-agiriak lortzeko.

Haien egoera larriagotu egiten da itzultzean familia ezezagun batekin egiten dutelako topo: kasu batzuetan, haurtxo zirela bereizi zituztelako gurasoengandik eta jada ez dituztelako ezagutzen, eta beste batzuetan, gurasoak desagertu egin direlako eta beste senide batzuek hartzen dituztelako. 

Gaur egun, Irakeko yazidi komunitatearen zati handiena pertsona lekualdatuentzako kanpamentuetan bizi da. Zailtasunak dituzte oinarrizko beharrak asetzeko, eta janari-eskasia oso ohiko da. Kanpamentu horiek ez dute higiene eta osasuneko azpiegitura egokirik, ezta pertsonal espezializaturik ere. Horrek ikaragarri zailtzen du infernutik itzulitako haur horiek behar dituzten tratamenduak jaso eta komunitatean integratu ahal izatea.

Un niño yazidí se abraza a su familia tras ser liberado del Estado Islámico, el 2 de marzo de 2019

Haur yazidi bat bere familia besarkatzen, Estatu Islamikoaren atzaparretatik askatu ostean. 2019ko martxoaren 2a. © REUTERS / Ari Jalal

“Hainbestetan saldu ninduten, ez bainaiz gogoratu ere egiten. Azkenean, ezkontzera behartu ninduten. Ni neskatxa bat nintzen. Itzuli nintzenean, ez nekien kurmanji hitz egiten. Ez naiz eskolara joaten. Orain dena desberdina da, erlijioa, bizimodua... dena

Randa, 14 urte. Esklabo izan zen bost urtez.

Emakumeek gatibualdian jasandako bortxaketen ondorioz jaiotako haurrena kasu berezia da. Yazidien erlijio-tradizioaren arabera, haur bat komunitateko kidetzat hartzeko, ama eta aita yazidiak izan behar ditu; hortaz, emakume askok beren seme-alabei uko egitera behartuta ikusi dute beren burua. Haur horiek abandonatuak izateko arrisku handia dute, baita salerosketaren biktima edo bestelako eskubide-urraketa larrien biktima izatekoa ere.

Nahiz eta urrats garrantzitsuak egin diren bizirik iraun duten haur horien hezkuntza- nahiz osasun-eskubidea, nortasun juridikoa eta familia-batasuna bermatu eta errespetatzeko, Amnesty Internationalek uztailean argitaratu zuen txostenean argi geratu zen agintari nazionalek errotik aldatu behar dituztela beren politikak eta lehentasunak, haur horiei jasan dituzten eskubide-urraketengatik erabateko erreparazioa bermatzeko eta behar duten babesa emateko. Era berean, nazioarteko zuzenbidearen arabera krimenak gauzatu dituzten Estatu Islamikoko kideek kontuak emango dituztela ere bermatu behar dute.