Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Afganistango neska batzuk eskolan ©Pixabay

Afganistango neska batzuk eskolan ©Pixabay

Blog

#NeskakDebekatuta: Defenda dezagun Afganistango nesken hezkuntza-eskubidea!

Amnistía Internacional,

2022ko martxoaren 23an, Bigarren Hezkuntzako neskak eskolara itzultzekoak ziren, zazpi hileko etenaren ostean. Neska asko eskolan hasteko irrikaz zeuden, baina Afganistango ohiturekin nahiz kulturarekin eta xariarekin (lege islamikoa) bat datozen uniformeak diseinatu arte neskentzako eskolak itxita mantenduko zituztela iragarri zuten talibanek goizeko bederatzietan. Ikastetxeetatik berehala alde egiteko agindua jaso zuten denek.

Afganistango kultura eta xaria aipatzea talibanen aspaldiko trikimailua da, emakumeei eta neskei eskubideak ukatzeko. Justifikazio erabat onartezina da, eta larriki urratzen du hezkuntza-eskubidea, Afganistango milioika neskatxen etorkizuna iluntzeaz gain. Neskei hezkuntza-eskubidea ukatzeak ondorioak izango ditu epe luzera, haientzat ez ezik, baita Afganistango berreraikuntza sozialerako eta hazkunde ekonomikorako ere.

Ikasturte hasiera honetan zure ikasleekin batera lagun gaitzazun proposatzen dizugu, Afganistango neskak lehenbailehen eskolara itzuli ahal izatea aldarrikatzeko.

  • Itsatsi kartelak; sortu neska horiei gertatzen ari zaiena kontatzeko horma-irudiak, eta itsatsi ikastetxean, ongi ikusteko moduko leku batean (sarrera, korridoreak, jolastokia, etab.).

  • Idatzi postalak, Afganistango neskek hezkuntza-eskubidea bermatuta izan dezatela eskatzeko talibanei, edo haiei elkartasuna adierazteko.

  • Zure eskoletako batean, hartu tarte bat gertatzen ari dena azaltzeko, eta jarri martxan proposatzen dugun tailerretakoren bat.

  • Egin egoera salatzeko taldeko argazki bat (materialean zenbait ideia dauzkazue).

  • Zabaldu kanpaina familien bidez eta zuen herriko hezkuntza-erakundeen bidez.

Baliabideen atalean deskargatu ditzakezu proposamenak eta beharrezko informazio guztia.