Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Yeison Garcíaren lehen planoko argazkia ©Javier Sanchez Salcedo

Yeison Garcíaren lehen planoko argazkia ©Javier Sanchez Salcedo

Blog

Onarpen-eskubidea: migrazioa bertsotan. Elkarrizketa Yeison Garcíari

Vega Alonso, Espainiako AIko kolaboratzailea,

Apirilaren 21a Poesiaren Mundu Eguna da, baita Arrazagatiko Diskriminazioa Desagerrarazteko Eguna ere. Zer izan dezakete bi gaiek komunean?

Yeison G. López kulturaren ikerketan eta kudeaketan aritzen da poesiaren bitartez. Afro-kolonbiartzat eta afro-madrildartzat du bere burua. Calin jaio zen, baina 20 urte baino gehiago daramatza Espainian bizitzen. Espacio Afro Zentroa zuzentzen du, eta Derecho de admisión (Onarpen-eskubidea) liburuaren egilea da. Bigarren poema-liburua du. Bertan, migratzaile gisa izan duen esperientzia biltzen du, eta arrazakerian edo erbestean murgiltzen gaitu, beste gai batzuen artean. Berarekin hitz egin dugu, bi egun horien ospakizunaren harira.

- “Barkatu bertso hauek deseroso sentiarazten bazaituztete / ikusi nahi ez duzuen errealitate bat jaurtitzen badizuete, utzidazue esaten zuen hauskortasunak / ez duela axola espazio honetan / neu naizela orain onarpen-eskubideaz ari dena / zuen komentarioekiko onarpen-eskubideaz”. Jendea deseroso sentitzen da migrazioaz eta arrazakeriaz hitz egiten denean?

Oso deseroso, eta are gehiago poema-liburuan egiten dudan proposamenetik, ez baitu helburutzat negarra eragitea eta ez baitu aurkezten migratzailea subjektu pasibo gisa. Nire posizioa bazterketa-mekanismo askoren aurkako salaketa argia da; adibidez, aisialdirako espazioari lotutakoarena.Migrazioei buruz ikuspegi antirrazista batetik hitz egiteak oso deseroso sentiarazten du jendea.

-“Ez diezagutela esan itxaroteko, / inork ezin du baretu gure justizia-egarria, / ezin digute errua egotzi ezkutuko tentsio bat ikusarazteagatik, / ezin gaituzte seinalatu atseginak ez izateagatik, / existentziari diogun maitasuna agerian geratu da”. Deserosotasuna gorabehera, beharrezkoa da antirrarrazakeriaz hitz egitea?

Deserosotasun hori beharrezkoa da eraldaketarako. Naturalizatuta dagoen status quo bat eraldatu nahi dugunean, ezinbestean eragiten dugu deserosotasuna, jendeak aintzat hartzen ez zuen zerbaiti irekitzen baitizkio begiak. Adibidez, erreferentzia egiten badiegu jatorri migratzailea duten pertsonei buruz hitz egiten duten narratibei, hala nola hemen jaio diren baina kontuan hartzen ez diren haurrez eta gazteez hitz egiten dutenei. Horiek ez dira aipatzen gizarteko arraza-aniztasunaz hitz egiten denean.

Yeison García poesia-errezital batean ©Abdiel Segarra

-Eraldatzeko helburu horretan, zein dira aldarrikapenerako gai nagusiak?

Arrazakeriaren jatorria ulertu nahi badugu, arrazakeria garaikidea elikatzen duen esparru historikoa arakatu behar dugu. Kolonialismoak eta iragan esklabistak markatutako esparru historikoa da. Sustraia ezagututa, beste posizio batetik azter dezakegu arrazakeria, eta hortik abiatuta botere politiko eta ekonomikoaren birbanaketa planteatu, berdintze aldera. Ez badago erantzunkidetasunik komunitateek berek ekonomia-, genero- eta arraza-arazoei aurre egiteko ahalmenak izan ditzaten, gizarte hau ez da aldatuko, eta gizartearen zati bat beti egongo da beste zatiaren zaintzapean. Arrazakeria botere-kontua da.

- Zure moduko erreferenteak irakurtzeak beren nortasuna eraikitzen lagun diezaieke migratzaile gazteei?

Erreferenteak oso garrantzitsuak dira gure komunitateentzat, ustez dagozkigun posizioetatik kanpo posizionatzeko eta amesteko aukera ematen digutelako. Nik ikusi nuen bazirela abokatuak, kazetariak edo politologoak, eta konturatu nintzen neu ere izan nintekeela horrelako edozer. Baina, gainera, erreferenteak oso garrantzitsuak dira gizarte osoarentzat, migratzaile arrazializatuen gaineko iruditeria arrazista eta kolonialista hori deseraikitzeko eta arrazakeriarik gabeko gizarteranzko bidean aurrera egin ahal izateko.

- Nola markatu du migratzaile izateak zure nortasunaren garapena?

Institutuan sentitzen nuen inork ez zuela nigan sinesten, eta etengabe jasotzen nituen hezkuntza-sistema utzi eta lanean hasteko seinaleak, eta gaur egun egoera berdina da. Inoiz ez nuen pentsatu unibertsitatera joatea; inoiz ez nuen imajinatu politologoa, poeta edo kultura-kudeatzailea izan nintekeela. Inork ez zuen itxaropenik nigan, eta nik ez nuen itxaropenik ezertan. Gaur egun bestelakoa da nire egoera, baina inoiz amaitzen ez den prozesua da.

- Izan daiteke poesia arrazakeriaren aurkako tresna?

Poesiak baditu beste ekoizpen kultural batzuek ez dauzkaten tresnak: arrazoitzeko beharrik ez dugun maila batera garamatza, eta sentitu egiten dugu. Une honetan, jatorri migratzaile arrazializatuko poeta dezente daude, poesia zoragarria eta oso antirrazista sortzen ari direnak; esate baterako, Paloma Chen edo Artemisa Semedo. Horiek alderdi poetikotik eraldatu nahi dute gizartea.

Yeison hobeto ezagutzeko, ez galdu poema-bideoa hau