Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Gazte bat oinez doa Madagaskarreko hegoaldeko kostaldean. © Pierrot Men, Amnesty Internationalentzat

Gazte bat oinez doa Madagaskarreko hegoaldeko kostaldean. © Pierrot Men, Amnesty Internationalentzat

Blog

Planeta bizigarri baten alde: ekainaren 5 honetan, ikasi, gogoeta egin eta hezi ingurumen-justiziaren alde

Alejandro Galvez (agalvez@es.amnesty.org), Responsable de Mobvilización de Infancia y Comunidad Educativa,

Larrialdi klimatikoa gure orainaldiaren parte da jada. Markak apurtzen dituzten bero-boladetan, uholde gero eta ohikoagoetan, sute gero eta suntsitzaileagoetan, ekaitz gero eta muturrekoagoetan eta glaziarren galera azeleratuan ikusten dugu. Industriaurreko mailekin alderatuta batez besteko tenperatura globalaren 1,5 graduko igoeraren mugarantz aurrera egiten den hamarren bakoitzak mehatxu klimatiko ugari sortzera hurbiltzen gaitu, gizateriarentzako bat-bateko ondorio itzulezin eta arriskutsuekin.

Badira, ordea, ekintzarako eta itxaropenerako arrazoiak ere: ekosistemak leheneratzen dituzten komunitateak, justizia klimatikoa eskatzen duten gazteak, gure inguruneak eraldatzen dituzten energia garbiak eta alternatiba jasangarriak, beste modu batean bizitzea posible dela erakusten ari direnak. Amnesty Internationalek ekintza, itxaropen eta justizia klimatikoaren bidean aurrera egiten jarraitu nahi du. Klima-aldaketaren aurrean, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak kezkatik ekintzara igarotzea ahalbidetzen du: pertsonak eta planeta babesteko ulertzea, zalantzan jartzea eta mobilizatzea.

Hori dela eta, hainbat jarduera eta ekintza proposatzen dizkizuegu, gehien interesatzen zaizuena aukeratu dezazuen, urtero ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan.

Justizia klimatikoa eta larrialdia ikasgelan: giza eskubideen arloan hezteko baliabide berriak

Beste bi dokumentu, honako hau jasotzen dutenak:

  • Ikatzaren, petrolioaren eta gasaren ekoizpenak eta erabilerak klimari, osasunari, ingurumenari eta esposizio handieneko komunitateen eskubideei nola eragiten dieten ulertzeko gako eta jarduera ugari.
  • Bideratzaileentzat beharrezkoa den informazio guztia.
  • Larrialdi klimatikoaren benetako larritasunari buruzko narratiba moldatzeko eta, horrela, klima-aldaketaren aurkako neurri eraginkorrak hartzea atzeratzen laguntzeko petrolio- eta gas-enpresa handiek desinformazio-eragiketak nola erabiltzen dituzten azaltzen duten hezkuntza-jarduera espezifikoak. 

Informazio gehiago daukazue esteka honetan

Justizia klimatikoari eta ingurumen-eskubideei buruzko sorta

Jarduera-sorta honetan giza eskubideen kontzeptuaren sarrera bat aurkituko duzue, justizia klimatikoaren kontzepturakoa, baita gobernuek eta enpresek ingurumen-kalteak egitea eragozteko eta herritarren eskubideak babesteko duten erantzukizuna ere. Hiru jarduera ditu eduki horiei buruz gogoeta egiteko, honako hauetan laguntzeko:

  • Giza eskubideen eta gure planeta eta ingurumena babestearen artean dagoen harremana aztertzea.
  • Ingurumen-eskubideak defendatzen dituztenek aurre egin behar dieten mehatxuak ezagutzea.
  • Injustizia klimatikoak eta ingurumenekoak desberdinkeriak larritzen dituela ulertzea.

Informazio gehiago daukazue esteka honetan.

Materialak: Guerreras por la Amazonía: contra los monstruos de fuego

Batetik, komiki bat jasotzen da, manwha motakoa, emakume horiek metxeroen aurka gauzatutako borrokaren historia azaltzen duena fantasiazko eta abenturazko ukituekin. Manwha Hego Koreatik datorren manga marrazkien estilo bat da. Ilustrazioak Ricardo Ishikawak egin ditu.

Bestetik, ikasgelarako plan bat jasotzen da, zenbait jardueraren bidez ikasgeletan hainbat gai lantzeko: klima-aldaketa, bizitzeko eta ingurune osasuntsurako eskubidea, erregai fosilak, petrolioa erauzteko “metxero” gisa ezagutzen direnetan gasa erretzea, pertsonek egunero gas toxikoak arnasten dituzten “sakrifizio-eremu” deiturikoak...

Materialek ekintza-proposamenak ere jasotzen dituzte, ikasleak munduko gerlari bihurtu daitezen, baita ingurumena zaintzearen arloan konpromisoak hartu ditzaten ere.

Informazio guztia esteka honetan daukazue.

Proposamen hauetaz gozatuko duzuelakoan gaude.

Aurrera goaz!