Mugimenduan diren pertsonen giza eskubideak: babesa, immigrazioa eta asiloa

Mugimenduan diren pertsonen eskubideak eta errefuxiatuek, migratzaileek edo asilo-eskatzaileek pairatzen dituzten urraketak lantzeko hezkuntza-materialen multzoa da. Irakasleentzako informazioa eta adinaren arabera banatutako hamaika jarduera biltzen ditu.

Helburuak:

  • Irakasle-komunitateari tresnak ematea, ikasleen artean elkartasun-kontzientzia pizteko pertsonen eskubide-berdintasunari begira, haien jatorria edozein dela ere.
  • Mugimenduan diren pertsonen errealitateari buruzko gogoeta, eztabaida eta kontzientziazioa sustatzea.
  • Ikasleak gizaki guztien eskubideen defentsan inplikatzea.