Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Nola hasiko naiz?

  • Jarri harremanetan zure herritik hurbilen dagoen taldearekin. Ikasgelan giza eskubideen aldeko jardueraren bat egin, edo eskola-talde bat sortu nahi baduzu, lehenik eta behin Amnesty Internationalekin harremanetan jarri behar duzu. Esteka honetan bila dezakezu hurbilen duzun taldea: https://grupos.es.amnesty.org/es/.
  • Nabarmendu zure ekintzaren hezkuntza-balioak. Aurkeztu zure ideiak eta proposamenak modu konstruktiboan: helburua ez da ikastetxean zatiketa sortzea, baizik eta gizarte-gai garrantzitsu bati buruzko eztabaida edo hezkuntza-ekintza bat sustatzea.
  • Aurkitu aliatuak. Irakasle, guraso eta ikasleengana jo dezakezu, zailtasunen bat izanez gero lagun diezazuten. Laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan:  equipo.educacion@es.amnesty.org.
  • Erabili diplomazia. Ate gehiago irekiko zaizkizu, eta aukera gehiago aurkituko dituzu. Gogoratu batzuetan mezua bera baino garrantzitsuagoa izaten dela hura nola igortzen dugun. Errespetuz eta modu egokian hitz egin zure ekimenari buruz ikastetxeko arduradunekin.

Nola lortu lagunduko dizuten irakasleak?

1. Hitz egin beste irakasle batzuekin

  • Zure ordu libreetan edo eskolen arteko atsedenaldietan, hitz egin modu informalean zure saileko edo ikastetxeko hurbileneko pertsonekin.
  • Erabili bazkalordua, jolasgaraia edo klaustroetara eta irakasleen bileretara joan aurreko uneak gainerako ikaskideei kontatzeko Eskola Sarea interesgarria iruditzen zaizula eta giza eskubideen gaineko hezkuntza-jarduerak egiten has zaitezketela.
  • Benetan interesatuta dauden pertsonak ezagutzean, inplika itzazu, haiek ere beste batzuekin hitz egin dezaten. Era horretara, ezagutzen ez dituzun pertsonengana iristeko aukera izango dugu. 
    Material lagungarri gisa, webgunean kontsulta ditzakezu hauek:
    1. Zenbait herrialdetan giza eskubideen alde egiten duten lana.
    2. Lantzen diren gaiak.
    3. Kanpainak.
    4. Eta oso garrantzitsua den zerbait: kasu arrakastatsuak!

2. Osatu sare bat
  • Galdetu gainerako irakasleei ea baduten interesik beren irakasgaian giza eskubideei buruzko jarduerak egiteko edo jarduera horiek ikastetxean gauzatu daitezen sustatzeko.
  • Harreman-sareak oso tresna eraginkorrak dira, jendeak hobeto erantzuten baitie elkarrekintza zuzenei, pertsonalei.
  • Amnesty Internationalen Espainiako Atalaren bideo-kanala ere kontsulta dezakezu, eta gustuko duzun baten bat aukeratu, eta zure lankideei bidali, giza eskubideen defentsan lan egitearen garrantziaz konbentzitzeko.
  • Mobilizazio-ekitaldiak planifikatu ditzakezu herriko beste ikastetxe batzuekin: aprobetxatu kirol-, kultura- eta arte-topaketak, eta eman ezagutzera Amnesty Internationalen lana, jende gehiagok parte har dezan.
  • Hitz egin ikasle-talde txikiekin: agertu interesa haien iritziekiko, eta entzun arretaz mundu guztiaren ideiak.

3. Egin jarraipena
  • Jaso zerrenda batean hitz egin duzun irakasleen datuak, eta idatzi zer interes, motibazio, gaitasun edo kezka dituzten, ikasgaietan landu daitezkeen gaiekin zerikusia dutenak eta Amnesty International lantzen ari den gaien ildotik doazenak.
  • Zuzendaritza-taldeko edo irakasle-taldeko norbaitek informazio gehiago behar badu, saiatu bizkor ematen, 48 orduko epean, gehienez ere. Ezinezkoa dela ikusten baduzu, jarri harremanetan harekin, eskatu dizuna ahaztu ez zaizula jakinarazteko.
  • Egin jarraipena telefonoz edo WhatsApp bidez. Ez bidali jendeari mezu elektroniko asko (posta elektronikoa tresna ona da jada aktibo dauden pertsonekin komunikatzeko, baina ez du tratu pertsonala ordezten).
  • Gogoratu jende gehienak harreman zuzenen bidez parte hartzen dutela ekintzetan.

Nola lor dezaket IKASTETXEAREN INPLIKAZIOA?

Hitz egin ikastetxeko zuzendaritzarekin

  • Adostu bilera bat zuzendaritza-taldearekin, Hezkuntza Sarea zer den eta bertan zer lan egiten den azaltzeko. Kontsultatu webgunea aldez aurretik, eta erabili kit honetako materialak, bilera prestatzeko.
  • Bileran, azpimarratu zer-nolako garrantzia duen giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak, eta azaldu interesatuta eta motibatuta zaudela ikasleekin ildo horretan lan egiteko. Amnesty Internationalek proposatutako tailerrak edozein irakasgaitan aplika daitezkeen arren, bereziki interesgarria da Erlijioaren alternatibetan eta tutoretzetan aplikatzea.
  • Landu nahi duzun gai bati buruz ondo informatuta zaudela erakuts badezakezu, zure arrakasta-aukerak areagotu egingo dira. Ez da ezer gertatzen ikastetxeko zuzendaritzarekin edo administrazioarekin desadostasunak izateagatik (ziurtatu beti errespetua dela oinarri). Hartu denbora pixka bat aurkeztuko duzun informazioa idazteko, eta azaldu bertan nola landuko duzun hezkuntza-komunitateari onurak ekarriko dizkion gaia. Giza eskubideek mundu guztiarengan dute eragina!