Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons

Nola antolatuko dut hezkuntza-jarduera bat?

“Gizon batzuek borroka egiten dute egun batean, eta onak dira. Beste batzuek urtebete daramate borrokan, eta hobeak dira. Badira urte asko borrokatzen dutenak, eta oso onak dira. Baina badira bizitza osoan borrokatzen direnak, horiek dira ezinbestekoak.”

 

Bertolt Brecht

Aurretiazko gogoeta batzuk…

Egin Amnesty Internationalek lantzen dituen kasuekin eta giza eskubideen gaiekin lotutako proposamenak.

Eskola Sareak eta eskola-taldeek konpromisoa hartzen dute giza eskubideen defentsan eta sustapenean une jakin batean edo etengabe lan egiteko. Horregatik, garrantzitsua da zer gairen gainean jardun dezakegun jakitea:

  • Egin Amnesty Internationaletik planteatzen den proposamenetakoren bat edo guztiak, unitate didaktikoen edo tailerren bidez.
  • Ospatu egun esanguratsuren bat (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna, Emakumeen Nazioarteko Eguna…), taldearen motibazio eta interesei erantzuten dien gai batekin zerikusia duena.
    Sentsibilizatu eta inplikatu beste ikasle batzuk eta irakasleak, edo hezkuntza-komunitate osoa, Amnesty International aurrera eramaten ari den kanpaina espezifikoetan.
    Egin erakundearen lanarekin bat datozen proposamen erakargarri eta dinamikoak.

Funtsezko bost galderak

Oro har, jarduera bat gauzatzeko (mahai-ingurua, erakusketa, ikastetxerako aldizkaria…), interesgarria da funtsezko bost galdera hauei erantzuten saiatzea:

  • Zer egingo dugu?
  • Nork egingo du?
  • Non?
  • Noiz?
  • Noiz?

Gogoratu!

Garrantzitsua da egingo duzun edozein jardueraren berri ematea. Horretarako sormena erabiltzea gomendatzen dizugu. Diseinatzeko denbora askorik ez baduzu, eredu erabilgarri bat daukazu baliabide osagarrien atalean.

Eta batez ere…

  • Ezagutu Amnesty Internationalek egingo dituen kanpainak. https://redescuelas.es.amnesty.org/index.php, webgunea kontsulta dezakezue, edo zuen herritik hurbilen dagoen taldeari informazioa eskatu, helbide elektroniko honetan: equipo.educacion@es.amnesty.org.
  • Aukeratu egin nahi duzuen mobilizazio-proposamena, eta pentsatu zer datatan egin dezakezuen.
  • Bildu, egin plangintza eta banatu zereginak.
    Behar izanez gero, eskatu laguntza Amnesty Internationalen Espainiako Atalari.
    Aukeratu ekintza gauzatzeko lekurik onena (jolastokia, antzokia, ikasgela, hurbileko berdegune bat…).
    Ziurtatu ongi ulertu dituzuela arauak eta ekintzaren helburua. Zertan ari zareten ulertzen baduzue bakarrik transmititu ahal izango diezue erraz eta modu arinean aurrean dituzuenei.
    Ongi pasatu. Lantzen ditugun gaiak gogorrak, errealak eta kezkagarriak dira, baina ekintza martxan jartzeko prozesuak eta hura gauzatzeko uneak ez dute zertan aspergarriak izan.
    Erabili baliabide osagarrien ataleko plangintza-txantiloiak; baliagarriak izan daitezke.

ERNE! Edozein ekintza egin ostean, garrantzitsua da jarduera nola joan den eta zer inpaktu izan duen ebaluatzea, baita hobe daitezkeen alderdiak antzematea ere. Ez ahaztu lortutakoa ospatzea!>

Inpaktu handiagoko jarduerak

Hona hemen zuenaren moduko beste talde batzuek egiten dituzten zenbait jarduera egiteko pista gutxi batzuk: 

Nola idatzi gutun bat?

Amnesty Internationalek maiz proposatzen du agintariei gutunak idaztea giza eskubideen urraketei aurre egin diezaieten, eta ekintza horrek pertsona askoren egoera aldatzen lagun dezake. Era berean, bidegabekeriak jasaten ari direnei babesa adierazteko gutunak idatz ditzakegu... Gogoratu! Zuen kezka modu erosoan idaztea da garrantzitsuena.

Egiaztatu jarduera martxan jartzeko urrats egokiak egiten ari zaretela:

  • Gutuna ez da oso luzea (zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta aukera gutxiago dago hartzaileak osorik irakur dezan): bizpahiru paragrafo labur dauzka.
    Tonu formalean idatzita dago (alderdi hau garrantzitsua da, fiskalei, ministroei, presidenteei eta bestelako autoritateei idatziz gero).
    Elementu pertsonal bat du (jasotako gutun bakoitzaren atzean pertsona erreal bat dagoela sentiarazi behar zaio autoritateari).
    Ideiak eta eskaerak argi adierazita daude, hizkuntza ulerterraza erabiliz.
    Igorleak kasu bati begira edo pertsona bat jasotzen ari den tratuari begira sentitzen duena adierazten du.
    Autoritateak esku hartzeko eskaera argi bat edo batzuk ditu idatzita.
    Giza eskubideen arloko nazioarteko arauren bat aipatzen du.
    Ikastetxearen edo eskola-taldearen helbidea idatzita darama goiburuan.

Nola jarri martxan Amnesty Internationalek proposatutako tailer parte-hartzaile bat?

Frogatuta dago ikaskuntza-prozesuetan parte-hartze aktiboak erraztu egiten duela ezagutzak eskuratzea; horregatik, jarraibide batzuk ematen dizkizuegu, pertsonak prozesuaren xedetzat ez ezik, esperientzia dakarten subjektu aktibotzat ere hartzen dituen ikuspegi bat txertatzeko, haien gaitasunak eta trebetasunak indartuko dituena.

Kontuan hartu honako hauek:

  • Taldeak norbanakoen batura baino gehiago dira, eta, beraz, talde bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu. Talde baten dinamika taldearen ezaugarrien araberakoa da: tamaina, bertaratutako pertsonen profila, tailerraren iraupena, non ematen den…
    Kontuan izan nola funtzionatzen duen taldeak, zer ezagutza-maila duen eta nola biltzen eta prozesatzen duen erabakiak hartzeko informazio erabilgarria.
    Aldatu formatzailea "pertsona aditu" delako ustea, eta pentsatu mundu guztiak duela zer ekarria gai batean. Izan zaitez bideratzaile, zure helburu nagusia lantzen ari garen gaia bideratzea izanik.
    Kontuan izan zenbat denbora erabiliko den tailerraren zati bakoitzerako, eta ziurtatu garrantzitsuena ez dela jorratu gabe geratuko denbora faltagatik.
    Argitu parte-hartzaileei zein den tailerraren/saioaren helburua; horrek aukera emango die prozesuan kokatzeko eta aktiboki parte hartzeko.
    Sortu hausnarketa ahalbidetzen duten espazioak, eta egokitu taldearen behar eta gaitasunetara. Alderdi horiek mesedetzen dituzten tresna parte-hartzaileak erabil ditzakezu, eta eskuliburu hau kontsulta dezakezu informazio gehiagorako: www.youtube.com/watch.
    Tartekatu informazio berria parte-hartzaileen esperientzia pertsonalekin.
    Laburbildu landutakoa eta berrartu beti ikasitakoa.
    Utzi guztiei erabakitzen zer ikasi nahi duten, zerk motibatzen dituen eta zertan sakondu nahi duten.
    Jarri praktikan tailerrean ikasitakoa, kontzeptuak interesatzen zaizkien gaiei nola aplika dakizkiekeen uler dezaten.

ERNE! Jarduera parte-hartzaileen bidez, emaitza hobeak lortzen dira giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren helburuei dagokienez, baina horrelakoek “ohiko" jarduera batek baino prestakuntza handiagoa eskatzen dute. Dagoeneko prestatuta dauden tailerrak aurki ditzakezue Amnesty Internationalen Eskola Sarearen webgunean, gaika bereiziak.

Nola egin sinadura-bilketa bat Amnesty Internationalentzat?

Sinadura-bilketa Amnesty Internationalek banakako kasuetan eragiteko erabiltzen duen tresna bat da. Gizarte zibil osoa mobilizatzeko eta giza eskubideen arloko betebeharrak betetzen ez dituzten gobernu eta erakundeei presioa egiteko aukera bat da. Horretarako, gauza hauetakoren bat egitea da eraginkorrena:

  • Jarri harremanetan hurbilen duzuen Amnesty Internationaleko taldearekin, edo idatzi  redescuelas@es.amnesty.org, helbidera. Une horretan aktibo dauden eskaeren berri emango dizuegu.
    Sartu Eskola Sarearen webguneko “Berehalako ekintzak” atalean. Bertan, aktibo dauden eskaerak eta horien epemugak aurkituko dituzue.
    Bildu informazioa sinadura-bilketarekin babestu nahi duzuen kasuari edo kasuei buruz: testuingurua, egoera, pertsona horren/horien aurka egiten dituzten eskubide-urraketak. Era berean, argi izan behar duzue nori zuzenduta egongo diren lortutako sinadurak, eta zein diren giza eskubideekin lotutako eskaerak.
    Hitz egin ikastetxeko zuzendaritzarekin, sinadurak biltzeko mahai bat jartzeko baimena eman dezan, eta pentsatu bilketa egiteko ordutegia, egunak eta txandak. Zuzendaritzak jarduera hedatzeko dituen moduak ere aipa ditzakezue.
    Aukeratu kokapen on bat, mahaia ongi ikus dadin, eta pentsatu zer material beharko duzuen eta zer egin dezakezuen jendea inplikatzeko. 
    Banatu zereginak ongi, antolamendu guztia ez dadin pertsona baten esku geratu.
    Egun batzuk lehenago, iragarri mahaia non eta noiz jarriko duzuen, ikastetxeko oholak, bloga edo sare sozialak erabiliz, edo banatu jendea parte hartzera animatzeko liburuxkaren bat.
    Jarri harremanetan zuen herritik hurbilen dagoen taldearekin, eta bidali haiei bildu dituzuen sinadurak.

Urtero, sinadurak biltzeko mundu-maratoia egiten da, eskubide-urraketen kasu zehatz batzuei babesa adierazteko. Abenduaren 10aren inguruan egiten da, Giza Eskubideen Egunaren inguruan. Aukera ona izaten da hezkuntza-komunitateak (ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza, gurasoak, irakasle ez diren langileak...) mundu osoko giza eskubideen defentsan parte har dezan sustatzeko eta gaiaren gainean kontzientziatzeko, baina ez da bakarra, eta beti antola dezakezue sinadura-bilketa bat, premiazko ekintza baten alde edo kanpaina baten alde.>

Hezkuntzaren helburu nagusia ez da ezagutza, ekintza baizik.

Herbert Spencer

Beste jarduera posible batzuk

Nola antolatu mahai-inguru bat?

Mahai-inguru bat antolatzeko denbora behar da, baina horrelakoetan hizlariek ikuspuntu desberdinak eman ditzakete gai bati buruz. Kontuan izan beti mahai-inguruan nahi dituzuen pertsonen denbora librea; izan malguak, eta aztertu egun- eta ordu-aldaketa posibleak, hasierako ideia beste bat izan arren.

Mahai-inguru bat egiteko modu asko daude, baina garrantzitsua da bertaratzen direnak partaide sentitzea; beraz, funtsezkoa da hizlari bakoitzaren azalpenaren amaieran edo azalpen guztiak amaitzen direnean galderak egiteko tarte bat uztea, eta, gainera, eztabaida aberasgarria sortzeko eta ahalbidetzeko balio du.

Moderatzaile-rola funtsezkoa da!

Aurkeztu gaia gehienez bizpahiru minutuan. Aurkeztu mahai-inguruan parte hartuko duten hizlariak. Kontrolatu hizlari bakoitzaren azalpen-denbora. Denbora gutxi geratzen zaienean, jakinarazi papertxo bat erabiliz, esku-hartzea itxi ahal izan dezaten.
Egiaztatu jarduera martxan jartzeko urrats egokiak egiten ari zaretela:
 >

  • Izenburua eta landuko den gaia argi daude.
    Ikuspuntu desberdinak kontuan hartu dira, eta hizlari posibleen zerrenda osatu da.
    Mahai-inguruaren gutxi gorabeherako data eta iraupena ezarri dira, eta esku-hartze bakoitzaren denbora-tartea zehaztu da.
    Hizlariekin hitz egin da, libre ote dauden jakiteko.
    Moderatzaile-lanez arduratuko den pertsona bat dago.
    Material lagungarria prest dago (noiz bilduko den eskola-taldea, Amnesty Internationali buruzko informazioa, hizlariek emandako materiala…).

Nola egin sentsibilizazio-jarduera bat? Erakusketa edo horma-irudi partekatuen adibidea.

Sentsibilizazio-jarduerek ezagutzera ematen dituzte giza eskubideen urraketa-kasuak edo -egoerak, eta pertsona edo egoera horiekiko errespetuzko, elkartasunezko eta tolerantziazko jarrera positiboak sortzen dituzte.

Horma-irudi partekatu batean, kezkatzen gaituen gai bati buruzko era askotako ikuspuntuak, sentimenduak, ideiak edo elkartasun-mezuak sar daitezke. Hezkuntza-komunitatea partaide egiteko aukera bat da.

Egiaztatu jarduera martxan jartzeko urrats egokiak egiten ari zaretela:

  • Horma-irudian landu nahi duzuen gaia Amnesty Internationalen lehentasunezko gaietako bat da.
    Hitz egin ikastetxeko zuzendaritzarekin, horma-irudi partekatua non kokatu zehazteko, eta ikastetxeko, ikasgela bateko edo ikasmaila bateko jarduera gisa egin daitekeen jakiteko.
    Zehaztu zuzendaritzarekin horma-irudi partekatua egiteko eguna eta ordua.
    Prestatu beharrezko materiala (errotuladoreak, margoak…). Ebakinak erabiliz egin dezakezue horma-irudia, edo paper handi baten gainean marraztuz eta margotuz.
    Egun batzuk lehenago, iragarri horma-irudia non eta noiz egingo duzuen, ikastetxeko oholak, bloga edo sare sozialak erabiliz, edo banatu jendea parte hartzera animatzeko liburuxkaren bat.
    Jarduerak egitean, garrantzitsua da azpimarratzea mezu, iruzkin, ideia edo sentimendu guztiak errespetuz adierazi behar direla. Ez utzi horma-irudian lantzen ari zareten gaiari buruzko elementu iraingarriak jartzen.

Gaur egungo krudelkeria larriena axolagabetasuna da. Jakitun izanda ere ez esku hartzea bidegabekeriak onartzeko modu bat da.

Elie Wiesel, Premio Nobel de la Paz, 1986