“Gizon batzuek borroka egiten dute egun batean, eta onak dira. Beste batzuek urtebete daramate borrokan, eta hobeak dira. Badira urte asko borrokatzen dutenak, eta oso onak dira. Baina badira bizitza osoan borrokatzen direnak, horiek dira ezinbestekoak.”
Bertolt Brecht
Eskola Sareak eta eskola-taldeek konpromisoa hartzen dute giza eskubideen defentsan eta sustapenean une jakin batean edo etengabe lan egiteko. Horregatik, garrantzitsua da zer gairen gainean jardun dezakegun jakitea:
Oro har, jarduera bat gauzatzeko (mahai-ingurua, erakusketa, ikastetxerako aldizkaria…), interesgarria da funtsezko bost galdera hauei erantzuten saiatzea:
Garrantzitsua da egingo duzun edozein jardueraren berri ematea. Horretarako sormena erabiltzea gomendatzen dizugu. Diseinatzeko denbora askorik ez baduzu, eredu erabilgarri bat daukazu baliabide osagarrien atalean.
ERNE! Edozein ekintza egin ostean, garrantzitsua da jarduera nola joan den eta zer inpaktu izan duen ebaluatzea, baita hobe daitezkeen alderdiak antzematea ere. Ez ahaztu lortutakoa ospatzea!
Hona hemen zuenaren moduko beste talde batzuek egiten dituzten zenbait jarduera egiteko pista gutxi batzuk:
Amnesty Internationalek maiz proposatzen du agintariei gutunak idaztea giza eskubideen urraketei aurre egin diezaieten, eta ekintza horrek pertsona askoren egoera aldatzen lagun dezake. Era berean, bidegabekeriak jasaten ari direnei babesa adierazteko gutunak idatz ditzakegu... Gogoratu! Zuen kezka modu erosoan idaztea da garrantzitsuena.
Egiaztatu jarduera martxan jartzeko urrats egokiak egiten ari zaretela:
Frogatuta dago ikaskuntza-prozesuetan parte-hartze aktiboak erraztu egiten duela ezagutzak eskuratzea; horregatik, jarraibide batzuk ematen dizkizuegu, pertsonak prozesuaren xedetzat ez ezik, esperientzia dakarten subjektu aktibotzat ere hartzen dituen ikuspegi bat txertatzeko, haien gaitasunak eta trebetasunak indartuko dituena.
Kontuan hartu honako hauek:
ERNE! Jarduera parte-hartzaileen bidez, emaitza hobeak lortzen dira giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren helburuei dagokienez, baina horrelakoek “ohiko" jarduera batek baino prestakuntza handiagoa eskatzen dute. Dagoeneko prestatuta dauden tailerrak aurki ditzakezue Amnesty Internationalen Eskola Sarearen webgunean, gaika bereiziak.
Sinadura-bilketa Amnesty Internationalek banakako kasuetan eragiteko erabiltzen duen tresna bat da. Gizarte zibil osoa mobilizatzeko eta giza eskubideen arloko betebeharrak betetzen ez dituzten gobernu eta erakundeei presioa egiteko aukera bat da. Horretarako, gauza hauetakoren bat egitea da eraginkorrena:
Urtero, sinadurak biltzeko mundu-maratoia egiten da, eskubide-urraketen kasu zehatz batzuei babesa adierazteko. Abenduaren 10aren inguruan egiten da, Giza Eskubideen Egunaren inguruan. Aukera ona izaten da hezkuntza-komunitateak (ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza, gurasoak, irakasle ez diren langileak...) mundu osoko giza eskubideen defentsan parte har dezan sustatzeko eta gaiaren gainean kontzientziatzeko, baina ez da bakarra, eta beti antola dezakezue sinadura-bilketa bat, premiazko ekintza baten alde edo kanpaina baten alde.
Mahai-inguru bat antolatzeko denbora behar da, baina horrelakoetan hizlariek ikuspuntu desberdinak eman ditzakete gai bati buruz. Kontuan izan beti mahai-inguruan nahi dituzuen pertsonen denbora librea; izan malguak, eta aztertu egun- eta ordu-aldaketa posibleak, hasierako ideia beste bat izan arren.
Mahai-inguru bat egiteko modu asko daude, baina garrantzitsua da bertaratzen direnak partaide sentitzea; beraz, funtsezkoa da hizlari bakoitzaren azalpenaren amaieran edo azalpen guztiak amaitzen direnean galderak egiteko tarte bat uztea, eta, gainera, eztabaida aberasgarria sortzeko eta ahalbidetzeko balio du.
Aurkeztu gaia gehienez bizpahiru minutuan. Aurkeztu mahai-inguruan parte hartuko duten hizlariak. Kontrolatu hizlari bakoitzaren azalpen-denbora. Denbora gutxi geratzen zaienean, jakinarazi papertxo bat erabiliz, esku-hartzea itxi ahal izan dezaten.
Egiaztatu jarduera martxan jartzeko urrats egokiak egiten ari zaretela:
Nola egin sentsibilizazio-jarduera bat? Erakusketa edo horma-irudi partekatuen adibidea.
Sentsibilizazio-jarduerek ezagutzera ematen dituzte giza eskubideen urraketa-kasuak edo -egoerak, eta pertsona edo egoera horiekiko errespetuzko, elkartasunezko eta tolerantziazko jarrera positiboak sortzen dituzte.
Horma-irudi partekatu batean, kezkatzen gaituen gai bati buruzko era askotako ikuspuntuak, sentimenduak, ideiak edo elkartasun-mezuak sar daitezke. Hezkuntza-komunitatea partaide egiteko aukera bat da.
Egiaztatu jarduera martxan jartzeko urrats egokiak egiten ari zaretela: