Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Aplikazioan ageri diren hiru kasuen marrazkia. ©AI

Aplikazioan ageri diren hiru kasuen marrazkia. ©AI

Blog

Amnesty Internationalek giza eskubideei buruzko ikaskuntza errazteko bideo-jokoen aplikazio bat aurkeztu du

Amnesty Internationalek Rights Arcade bideo-jokoen aplikazioa aurkeztu du berriki. Horren helburua giza eskubideen defendatzaileen hurrengo belaunaldia adierazpen-askatasunaren, modu baketsuan biltzeko eskubidearen eta beste eskubide batzuen gainean kontzientziatzea da.

Rights Arcade aplikazioak xedetzat du giza eskubideen aldeko mugimendua indartzea ekintzara bideratutako heziketaren bidez. Jokoari esker, jokalariek gehiago ikasiko dute giza eskubideei buruz, eta eskubide horiekin lotutako kontuetan esku hartzera animatuko dira.

Rights Arcade aplikazioaren ezaugarri nagusietako bat ikuspegi malgua darabilela da: jokalariek nork bere martxan ikasteko, hausnartzeko eta jarduteko aukera dute, jokoaren istorioetan barneratzen diren heinean.

“Joko honen helburua da edonork, eta beraziki gazteek, modu interesgarrian barneratu ahal izatea giza eskubideei buruzko ezagutzak eta horretara animatzea”, adierazi du Agnès Callamard Amnesty Internationaleko idazkari nagusiak.

“Gazteak funtsezkoak dira, orain eta etorkizunean giza eskubideen agenda finkatzeko. Erabiltzen dituzten espazioetan haiengana iristea funtsezkoa da, aktibista-belaunaldi berriek giza eskubideen alde borroka egin ahal izan dezaten, haiek babes ditzaten eta horretarako gaitasuna izan dezaten, orain eta gero”.

Jokalariek giza eskubideetan barrenako bidaia bat egingo dute hiru pertsona errealen bizipenen bitartez: Ahmed Kabir Kishore, Segurtasun Digitaleko Legearen ondorioz Bangladeshen bidegabeki akusatuta dagoen karikaturagilea; Zhang Zhan, Txinan COVID-19aren berri emateagatik lau urteko espetxe-zigorra jaso duen kazetaria, eta Panusaya Sithijirawattanakul, Thailandian protesta egiteagatik 25 urteko zigorra ere jaso dezakeen ikasle aktibista.

Jokoaren istorioak benetako gertaeretan oinarritutako fikziozko bizipenak dira, eta jokalariaren erabakien araberakoak.

Jokalariak hiru protagonisten rola hartzen du, eta horien bizipenak bideratzen ditu, giza eskubideen gaineko ezagutzen arabera erabakiak hartuz eta zehaztasunez aztertuz giza eskubideen kontzeptuen aplikazioa eguneroko bizitzan.

Mundu osoan eskuragarri egongo da hiru jokoko bilduma bat; gaur egun, ingelesez, txinera sinplifikatuz, thailandieraz eta korearrez dago.

Rights Arcade iOS zein Android gailuetan deskargatu daiteke, eta Interneterako konexio kaskarra duten lekuetan ere bermatzen du erabilgarritasuna.

Rights Arcade aldian-aldian eguneratuko da, ikaskuntza hizkuntza gehiagotan eskaintzeko eta joko berriak sartzeko hurrengo hilabete eta urteetan.

Hemen duzue iOS gailuetarako esteka eta Android gailuetarakoa.