Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Manifestari batek Mahsa Aminiren erretratu bat darama haren aldeko manifestazio batean, 2022ko irailaren 20an, Istanbulgo Istiklal etorbidean....

Manifestari batek Mahsa Aminiren erretratu bat darama haren aldeko manifestazio batean, 2022ko irailaren 20an, Istanbulgo Istiklal etorbidean. Amini neska irandar gazte bat zen, eta Irango Errepublika Islamikoko moralaren poliziak Teheranen atxilotu ostean hil zen. ©OZAN KOSE/AFP, Getty Images

Blog

Emakumea, berdintasuna, askatasuna: esku hartu Irango neskatxen alde zure ikastetxean!

Irailaren 13an eta 16an urtebete egin du, hurrenez hurren, Mahsa Amini atxilotu zutenetik eta hil zenetik; gertaera horrek protesta ugari piztu zituen Iranen, eta bertako agintariek errepresio bortitzarekin erantzun zieten. Mahsa Amini “moralaren poliziak” atxilotu zuen. Gobernuaren organo horren eskutik atxilotze arbitrarioak, torturak eta bestelako tratu txarrak jasaten dituzte emakumeek eta neskek, beloanahitaezerabiltzeariburuzkolegeabusuzko,iraingarrietadiskriminatzaileakezbetetzeagatik.

Jendaurrean beloa ez eramatea erabakitzen duten emakume eta nesken aurkako errepresioak indarrean jarraitzen du herrialde osoan. Gainera, ehunka neska pozoitu dituzte eskoletan, protesta-eskubidea baliatzeagatik. Hemen duzu Irango egungo egoerari buruzko informazio gehiago.

Zer egin dezakezu zuk?

Irango emakume eta nesken borroka babesteko esku hartu, eta nazioarteari eskatu erantzun irmoa eman dezala, emakumeen aurkako errepresioa eta indarkeria amai daitezen, baita Irango estatuaren basakeria ere.

Noiz?

Taldeko ekintza hauek irailean eta urrian zehar egitera animatzen zaitugu, ikasturte osoan zehar egin badaitezke ere.

Hemen deskargatu dezakezu proposamena.