Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Emakume bat manifestazio feminista batean. ©Antonio Cansino/Pixabay

Emakume bat manifestazio feminista batean. ©Antonio Cansino/Pixabay

Blog

Genero-indarkeriaren aurkako hezkuntza-baliabideak

  • Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ere esaten zaiona. Giza eskubide oinarrizkoenen urraketa dakarren arazo sozial horren gainean hitz egin eta kontzientziatzeko erabil daitezkeen zenbait baliabide berrikusiko ditugu.
Juan Ignacio Cortés, Amnesty Internationaleko kolaboratzailea,

Datuen azterketa

Urriaren amaieran, Berdintasun Ministerioak adierazi zuen 2021ean 36 emakume hil zituztela beren bikotekideek edo bikotekide ohiek; kopuru hori 2020ko data berean erregistratutakoa baino zertxobait txikiagoa da, orduan 38 izan baitziren hildakoak.

2003az geroztik, urtero 50 biktimatik (49, 2016an) 80 biktimara (76, 2008an) bitarte utzi ditu genero-indarkeriak, eta krimen-mota honen erregistro estatistikoa hasi zenetik 1.117 emakume hil dituzte, guztira.

2004ko abenduan Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Integraleko Neurrien Lege Organikoa onartu zenetik aurrera egin bada ere, oraindik asko dago egiteko, indarkeria hori gure gizartetik desagerrarazteko. Zalantzarik gabe, haurtzarotik berdintasunean heztea funtsezkoa da egunen batean izugarrikeria hau amai dadin.

Hezkuntza-baliabideak

Azaroaren 25a hurbiltzen ari dela-eta, pentsatu dugu merezi duela emakumeen aurkako indarkeriaren gaia lantzeko zenbait hezkuntza-baliabide berrikustea. Ez dugu bilketa sakona egin, material horiek gero eta ugariagoak direlako, zorionez, baina aukeraketa baliagarria izatea espero dugu.

Berdintasunean Hezten proiektua, UGT sindikatuko Zerbitzu Publikoetako Langileen Federazioarena, hainbat gairi buruzko materiala biltzen duen bilduma zabala da. Gai horien artean daude genero-berdintasuna, hezkidetza, hezkuntza afektiboa, emakumeen historia edo hizkuntza ez-sexista, besteak beste. Biblioteka-atal bat ere badu, eta beste orri batzuk, hezkuntza-baliabideak eta albisteak kontsultatzeko estekak.

Berdintasunean Heztea Fundación Mujeres fundazioaren proiektu bat da, eta barne hartzen ditu irakurketak, jolasak, bideoak eta bestelako hezkuntza-material ugari. Gainera, hezkuntza-esperientziak dokumentatzen ditu, eta genero-berdintasuneko gaiak lantzen dituen hezkuntza-komunitate batean sartzeko aukera ematen du.

Espainiako administrazio desberdinetako hezkuntza-sailek ere martxan jarri dituzte berdintasunean eta genero-indarkeriaren aurka hezteko baliabideen gordailu ugari, bai estatu-mailan, bai maila autonomikoan.

Batzuetan, hezkidetzarekiko konpromisoa haratago joan da, eta benetako hezkuntza-programak garatu dira, hala nola Skolae programa, Nafarroan. Aurrerapen horiek beti eragiten dituzte eztabaidak, eta UNESCOk saritu egin badu ere, Skolae programa polemika politiko eta judizial bizi  baten protagonista izan da.

Musika, komikia eta bideoa

Aragoiko Gobernuaren Hezkuntza Saileko Ekitate eta Berrikuntzarako Erreferentziazko Zentroaren proposamen didaktikoek oso ikuspegi berritzaileak dituzte, hala nola rapa erabiltzea genero-indarkeriako arazoez hitz egiteko. Bertan jada jarri dute praktikan oso emaitza onekin.

Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernu Ordezkaritzaren orriak baliabide ugari eskaintzen ditu gaia jorratzeko. Musikari dagokionez, interesgarrienetako bat bertan jasota dagoen abesti-bilduma da, barne hartzen dituena La Oreja de Van Gogh, Pasión Vega, Bebe eta beste talde batzuen abestiak. Déjala que baile (Alejandro Sanz/Melendi/Arkano) edo La puerta violeta (Rozalén), adibidez, benetako ereserki bilakatu dira.

Arlo artistikoan jarraituz eta Gobernu Ordezkaritzaren orritik atera gabe, Pillada por ti komikiak Oliviaren (jakin-min handiko neska nerabea) eta Martinen (bere futbol-taldean bakarrik pentsatzen duen mutil nerabea) arteko harremana harreman toxiko nola bilakatzen den kontatzen du.

Bereziki nerabeentzat egokiak dira Encuentra el verdadero amor kanpainako film laburrak ere, Emakume Zinemagile eta Ikus-entzunezko Sortzaileen Elkarteak eginak.  Pillada por ti komikiaren kasuan bezalaxe, material horren helburua da nerabezaroko tratu txarren lehen zantzuak identifikatzen irakastea eta horrelako egoeretan zer egin daitekeen jakinaraztea.

Nerabeentzako materialak bereziki beharrezkoak dira gaur egun; izan ere, Save the Children elkarteak egin berri duen txosten baten arabera, “nerabeen artean normalizatuta dago genero-indarkeria, eta berregin egiten dira rol sexistak”, eta, horrez gainera, nerabeak “kanpainen arreta-gunetik kanpo geratzen dira hein handi batean”.

GKEez ari garela, ezin ditugu ahaztu Espainiako Amnesty Internationalen materialak, Eskola Sarearen webgune honen irakurleek ezagutuko dituzuenak, seguru asko. Esteka honetan bilduta daude Espainiako sexu-indarkeriari buruzko zenbait hezkuntza-baliabide, hala nola 2018an gaiari buruz egin genuen txostena. Emakumeak borrokan erakusketa, fisikoa eta birtuala, emakumeen eskubideen gaineko eztabaida pizteko abiapuntu egokia da.

Alde batera utzita material hain espezifikoak, errealitate gordina dokumentalen bidez edo fikzioaren bidez ezagutzea ere genero-indarkeriaren aurkako txerto ona izan daiteke.

Informe Semanal saioaren Voces contra el miedodokumentala, La maleta de Marta dokumentala edo Icíar Bollaínen Te doy mis ojos filma, 2003koa izan arren gaurkotasun-izpirik galdu ez duena, tresna egokiak izan daitezke nerabeek eta gazteek genero-indarkeriak sortzen duen mina ezagut dezaten eta halakorik egin ez dezaten.