Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
AIko aktibistak eskuak begi inguruan jarrita ©Paco Ruano

AIko aktibistak eskuak begi inguruan jarrita ©Paco Ruano

Blog

Ikasturtea amaitzear da! 22/23 egutegia

21/22 ikasturtea amaitzera doa, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu giza eskubideei buruzko jarduerak eta ekintzak zuen ikasleei aurkezteko egin duzuen lanagatik eta ahaleginagatik.

Bernardo, aske

Azken hilabeteetan berri onak jaso ditugu, bereziki Bernardo Caalen liberazioarena. Apirilean utzi zuten aske, neurri batean herrialde osoko eskola eta institutuetatik egindako salaketen ondorioz.

Amnesty Internationalek askatasunerako itxaropena eman zidan, eta orain aske naiz. Familiarekin nago berriro, alabekin eta bikotekidearekin. Amak zoriontasunez negar egin du, ni aske ikusita. Eskerrik asko denei, nire gutunak zabaltzeagatik”, esan zigun Bernardok, espetxetik irtetean.

Hori ez da izan berri bakarra. Hilabete hauetan, dozenaka ikastetxek bat egin duzue ‘Zurekin harrera duina’ ekimenarekin. Bertan, gutun-trukea planteatzen zen Eskola Sareko ikastetxeetako ikasleen eta ECCA Irratiaren CONTIGO programaren artean. Era berean, ezin ahaztu Ukraina, eta Afganistango emakumeak, gauzatu dituzuen proposamenetako protagonistak izan direnak.

Datorren ikasturtea programatze

Datorren ikasturtean, gutxienez gai hauek jorratzea proposatuko dizuegu (baliteke kontuan hartu nahi izatea, irakaskuntza-plangintzari begira):

2022ko iraila /urria

Afganistango nesken hezkuntza

Afganistango nesken egoera tragikoa da, eta, dakizuenez, talibanen gobernuak 12 urtetik 18 urtera bitartean eskolara joatea debekatu die. Proposamen hezitzaileak eta ekintzak aurkeztuko dizkizuegu, errealitate hori ezagutzera emateko ikastetxean.

2022ko azaroa (A25)

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Hilabete honetan, A25ari (Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) lotutako proposamen bat egingo dizuegu. Ikasgelan egiteko tailer hezitzaileak eta kasu zehatzetarako ekintza batzuk izango dira.

2022ko abendua (A10)

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

 

2023ko urtarrila (U31)

Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eskola Eguna

Garai honetan, ‘Idatzi zure eskubideenalde’ izeneko gutun-bidalketa tradizionala jarriko dugu martxan, eta bat egingo dugu mundu osoko ehunka mila pertsonaren eskaerarekin, hainbat herrialdetako eskubide-defendatzaile batzuen giza eskubideak errespeta daitezen eskatzeko.

Ekintza honetan txertatuko dugu ‘Zure hitzak opari’ proposamen tradizionala, ikasleek eta irakasleek aukera izan dezaten mundu osoko kontzientzia-presoei babes- eta elkartasun-hitzak bidaltzeko.

2023ko martxoa (M8)

Emakumeen Giza Eskubideak

Martxoaren 8aren inguruan, ikasgelan lantzeko zenbait proposamen egingo dizkizuegu. Emakumeen eskubideei buruzko jarduerak izango dira, giza eskubideen ikuspegitik genero-estereotipoak deuseztatzeko eta giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen alde esku hartzeko.

2023ko maiatza (M17)

Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 17aren harira, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko proposamen hezitzaileak aurkeztuko dizkizuegu, baita LGBTI kolektiboaren alde esku hartzeko ekintza zehatzen bat ere.

 

Proposamen horien osagarri, bestelako materialak eta pertsona zehatzen aldeko ekintzak eskuragarri izango dituzue Sarearen webgunean ikasturtean zehar. Uda amaitzean, harremanetan jarriko gara zuekin, datorren ikasturterako Sareko berritasunak jakinarazteko. Uda ona opa dizuegu.