Azken egunotan, milaka ukrainarrek bonbardaketak jasan dituzte, eta milioika izan dira beren etxeetatik ihes egin behar izan dutenak. Errusiako indarrek biztanleria zibilaren aurka gauzatutako erasoak eta eguneroko bizitzarako oinarrizko azpiegituren funtsik gabeko suntsiketa giza eskubideen urraketak dira.
Une honetan, Ukrainako biztanleak giza eskubideen krisi katastrofiko batean murgilduta daude. Pertsonak hiltzen ari dira, baita haurrak ere, eta milaka bizitza arriskuan daude. Ezin dugu gehiago itxaron: premiazkoa da haiek babesteko esku hartzea.
Martxoaren 24an, Ukrainan gertatzen ari denaren aurka protesta egingo dugu hiri askotan. Bat egin zure ikasleekin!