Amnesty Internationalek honela definitzen du giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza:
“Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza berariaz gauzatutako jardun parte-hartzailea da, eta helburutzat du gizabanakoak, taldeak eta komunitateak indartzea, nazioartean aitortutako giza eskubideen printzipioekin koherenteak diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak sustatuz”.
“Epe ertain eta luzerako prozesu gisa, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzak pertsonen dimentsio kognitiboa, afektiboa eta jarrerazkoa garatu eta integratu nahi ditu, pentsamendu kritikoa barne. Helburua da giza eskubideekiko errespetua eta eskubide horiek guztiontzat babestu eta sustatzeko ekintza bultzatuko dituen kultura sortzea”.
Bi paragrafo korapilatsu horietan jasota daude giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzari buruzko funtsezko zenbait ideia, argi izan behar dituzunak:
Nazio Batuek honela definitu dute giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza: "Jarduera gaitzaileak eta informazioa zabaltzeko jarduerak dira, giza eskubideen esparruan kultura unibertsala sortu nahi dutenak ezagutzak transmitituz, teknikak irakatsiz eta jarrerak trebatuz". Honako helburu hauek dituzte:
a) Giza eskubideekiko eta oinarrizko askatasunekiko errespetua sendotzea.
b) Giza nortasuna eta gizakiaren duintasunaren zentzua erabat garatzea.
c) Ulermena, tolerantzia, sexuen arteko berdintasuna eta nazio, herri indigena eta arraza-, nazio-, etnia-, erlijio- eta hizkuntza-taldeen arteko adiskidetasuna sustatzea.
d) Zuzenbidezko estatua nagusi den gizarte aske eta demokratiko batean pertsona guztien parte-hartze eraginkorra ahalbidetzea.
e) Bakea sustatu eta mantentzea.
f) Pertsonak eta justizia soziala erdigunean jartzen dituen garapen jasangarria sustatzea.