Lehenengo urratsak. Zer egin dezaket denbora gutxi badut?
- Tutorea bazara, baliatu ordu horiek giza eskubideak lantzeko. Horretarako, Amnesty Internationalen giza eskubideen aldeko Eskola Sareko edozein material erabil dezakezu.
Txertatu giza eskubideei buruzko zerbait irakasten dituzun gaietan. Esteka honetan gaika sailkatutako proposamen errazak dituzu. - Eraman ikasgelara giza eskubideen alde lan egiten duten pertsonak. Horrek beste ikuspegi bat eman dezake, eta berrikuntza bat dakar ikasleen artean. Horretarako, interesgarria da Amnesty Internationaleko talde hurbilenarekin harreman erregularra izatea, batzuetan giza eskubideen defendatzaileen bisitak antolatzen baititugu.
Jarri martxan jardueraren bat: bildu sinadurak, bidali elkartasun-mezuak edo egin Amnesty International babesten ari den pertsona bati lotutako ekintza bat. Ekintzak aurkitzeko, kontsultatu Eskola Sarearen webgunea, edo idatzi helbide honetara: redescuelas@es.amnesty.org. - Aukeratu data esanguratsu bat (abenduaren 10a, Giza Eskubideen Eguna; martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna; urtarrilaren 30a, Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eskola Eguna; etab.), eta proposatu horri lotutako jardueraren bat.
Ipini ikasgelan Adierazpen Unibertsalaren kopia bat, eta egin gogoetarako eta konpromisorako jardueraren bat, Adierazpenari buruzko gure unitate didaktikoan oinarrituta.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Lortu ikasgelan giza eskubideak gailentzea: ikasleen arteko errespetua, elkarrekiko entzutea, hausnarketa kritikoa, etab. Ziur badakizula nola sustatu hori guztia eta nola lotu Adierazpenarekin.
Lehenik eta behin, erabaki zer interesatu dakiekeen ikasleei eta zein den datarik egokiena. Osastu zerrenda txiki bat, eta bozkatu dezatela. Giza eskubideak zure bizitzaren parte izan daitezela!
Aztertu ea gure proposamenen bat egokia den eskema horretarako. Has zaitez zuretzat errazena denetik, eta ez diezazula bizitza zaildu. Saiatu ikasleengan interesa pizten, eta gutxienez zati baten prestaketa haien esku uzten.
Hobe da jarduera ludikoagoekin hastea eta ikasleek nola erantzuten duten ikustea. Ezinbestekoa da ikasleek ez pentsatzea giza eskubideak aspergarriak direla. Hobe da gure itxaropenak edo gaien konplexutasuna murriztea, "ondo sar daitezen"; are gehiago, ondo pasa dezakete. Egongo da astia sakontzeko, hain erakargarriak ez diren gaiak lantzeko eta ikasleek berek prestatzeko gaiak.
Denbora gehiago dut. Zer egin dezaket?
- Jarri martxan eskola-talde bat! Horretarako, berrikusi aurreko kapitulua eta Eskola Sarearen webguneko argibideak.
Saiatu irakasleekin koordinatzen, jarduera bat elkarrekin planteatzeko. Sentsibilizazioa eta ekintzarako deia barne hartzen dituen proposamenen batean ikastetxe osoak parte hartzea izango litzateke egokiena.