Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to Euskera:] agenda ©Pixabay StockSnap

[Translate to Euskera:] agenda ©Pixabay StockSnap

Blog

2026-2027 ikasturteko egutegia

Sonia Gregorio, responsable de educación de AI España,

2025-2026 ikasturtea amaitzear dago eta eskerrak eman nahi dizkizuegu Amnesty Internationalen ekintzetan ikasleekin egin duzuen lanagatik eta giza eskubideak defendatzen izan duzuen inplikazioagatik.

2026-27 ikasturtean jarraian agertzen diren gaiei buruzko jarduerak proposatuko dizkizuegu, irakaskuntza-plangintzan kontuan izan ditzazuen. Egutegia PDF formatuan deskargatu dezakezue “Informazio gehiago” atalean (eskuinaldean).

Gainera, giza eskubideen beste gai batzuei buruzko hezkuntza-ekintzak eta -baliabideak egongo dira; joango gara horiek argitaratzen eta horien berri ematen aldizka bidaltzen dugun buletinean. Zalantzarik izanez gero, idatzi bat bidali dezakezue helbide honetara: redescuelas@es.amnesty.org.

Uda ona igaro dezazuela!

2026ko iraila

Etxebizitza

Etxebizitzarako eskubidea historikoki babesgabe egon da Espainian. Hezkuntza-materiala eskaintzen dizuegu etxebizitza kontsumo- eta inbertsio-ondasuntzat hartzeak (giza eskubidetzat hartu ordez) duen eraginari buruz kontzientziatzeko. 

Palestinako Lurralde Okupatuan bizitzen ari diren giza eskubideen krisi larriari buruz kontzientziatzen jarraituko dugu. Aurten, material berriak argitaratuko ditugu Gazan eta Zisjordanian bizitzen ari diren giza eskubideen krisi larriari buruz.

2025ean, Amnesty Internationalek gutxienez 2.707 exekuzio erregistratu zituen munduko 17 herrialdetan. Amnesty Internationalek 1981az geroztik erregistratu duen zenbateko handiena da. Material berriak argitaratuko ditugu jardunbide gizagabe horri buruz kontzientziatzeko.

Eskubideak ekintzara” da Haurtzaro Entitateen Plataformak Haurtzaroaren 2026ko Nazioarteko Eguna ospatzeko aukeratu duen leloa. Helburua da haurren ahotsa entzutea eta beren iritzi eta proposamenak kontuan hartzea. Amnestyk bat egingo dugu beren ahotsak entzunak izan daitezen.

Zuen esku duzue erakusketa berri bat, “Bai bakarrik da bai” (jarri harremanetan hurbilen duzun AIren tokiko taldearekin), bai eta sexu-indarkeriari eta adostasunari buruz egin ditugun tailerrak ere.

Mobilizazio-ekintzak proposatzen ditugu berriro, eskoletatik bat egin dezazuen “Bizitzaren aldeko hiriak” nazioarteko ekimenarekin. “Bizitzaren aldeko eskolak” egitasmoaren bitartez, ikastetxeetatik jardun dezakezue heriotza-zigorraren aurka

2026ko abendua

A10: Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

2027ko urtarrila

U31: Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eskola Eguna

Beste urte batez, “Idatzi eskubideen alde”gutunak bidaltzeko maratoian parte hartuko dugu. Egitasmo horri esker, milaka pertsonak mundu mailako mobilizazio batekin bat egingo dugu aldi berean, biktimen giza eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.

Ekintza horretan, Oparitu zure hitzak” gure ohiko proposamena txertatuko dugu, eta ikasleek eta irakasleek mundu osoan kontzientziaz preso dauden pertsonei babesa eta elkartasuna adierazteko hitzak helarazi ahal izango dizkiete, postalen bitartez.

Martxoaren 8aren inguruan emakumeen giza eskubideak lantzeko eta Amnesty Internationalek eta beste kolektibo batzuek Espainia osoan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko proposamenak egingo ditugu.

Martxoa arraza-diskriminazioaren aurka borrokatzeko hilabetea ere bada. Urteroko legez, arrazakeriaren aurkako kolektibo eta erakundeekin batera egingo dugun kanpainan oinarritutako hezkuntza- eta ekintza-proposamenak helaraziko dizkizuegu. Beste alderdi batzuen artean, gorroto-diskurtsoak landuko ditugu

Haur eta nerabeen osasunerako eskubidea larriki mehatxatuta dago, hein handian teknologia digitalengatik. Zenbait material ditugu sare sozialei eta osasun mentalari buruz, eta jazarpenari buruzko (ziberjazarpena barne) material berriak argitaratuko ditugu.

Giza eskubideek zerikusi handia dute klima-aldaketarekin. Egun horietarako jada ikasturtea amaitzear egongo denez, maiatzetik aurrera sentsibilizazio-jarduerak proposatuko ditugu, ikastetxe osoan edo talde txikietan egiteko. 

Iragana ezagutzea ezinbestekoa da zauriak sendatzeko, biktimei justizia eskaintzeko eta oinarri sendoak dituen gizarte demokratikoa berreraikitzeko. Frankismoari eta giza eskubideei buruzko tailer hauek egitea proposatzen dizuegu ikasturtea amaitu baino lehen. Gainera, “El Silencio de Otros” dokumentalean oinarritutako materialok dituzue. 

2026-2027 ikasturte osoa

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutarazteko, honako hau daukazue zuen esku: giza eskubideei buruzko erakusketa, Frente Viñetista-rekin lankidetzan.

Gainera, Frente Viñetista-rekin dugun lankidetza berritu dugu. Ez galdu aukera tailer praktikoak antolatzeko binetagile ospetsuen partaidetzarekin giza eskubideen arloko gaiak praktikoki eta umore grafikotik lantzeko. 

Era berean, arretaz jarraituko dugu nazioarteko gaurkotasuna, eta erreakzionatu eta ekintzak proposatuko ditugu, dagokionaren arabera. Esate baterako, jardunbide autoritarioei buruzko tailerrak proposatuko dizkizuegu.