Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Osasun-langile bat haur bati polioaren aurkako txertoa jartzen. Karachi, Pakistan, 2021eko abenduaren 13a. © AP Photo/Fareed Khan

Osasun-langile bat haur bati polioaren aurkako txertoa jartzen. Karachi, Pakistan, 2021eko abenduaren 13a. © AP Photo/Fareed Khan

Blog

Albert Sabin, birologo altruista

Juan Ignacio Cortés (@JuanICortes), Amnesty Internationaleko kolaboratzailea,

Albert Sabin ez zen giza eskubideen defendatzailea izan, hitzaren zentzu hertsian. Ez zuen hitzaldi handirik eman, eta ez zituen kanpaina handiak sustatu. Baina haren aurkikuntzek milaka bizitza salbatzen lagundu zuten. Batez ere batek: poliomielitisaren aurkako ahotik hartzeko txertoak. Enpresa farmazeutiko handiek COVID-19aren aurkako txertoekin egin ez dutena egin zuen Sabinek: uko egin zion txertoak ekar ziezaiokeen onura ekonomiko orori.

Araceli Hidalgo, la primera persona en ser vacunada en España

Araceli Hidalgo, Espainian txertoa jaso zuen lehen pertsona. 2020ko abenduaren 27an jaso zuen, Guadalajarako Los Olmos adinekoentzako egoitzan. © Pool Reuters / Gtres

Urtebete txertoak jartzen Espainian

2020ko abenduaren 27a igandea zen. 9:00etan, telebistari begira zeuden herritar asko; izan ere, egun hartan Espainiako lehen txertoa jaso zuen Araceli Hidalgok, Guadalajarako Los Olmos adinekoentzako egoitzan bizi den 96 urteko emakumeak, eta jendeak une garrantzitsu hura ikusi nahi zuen.

Txertoa hartutakoan, Aracelik oso ongi zegoela adierazi zuen, eta gertaeraren berri emateko bertan bildutako hedabide ugarien aurrean honako hau esan zuen: "Ea lortzen dugun birusa desagerraraztea".

Lerro hauek idazten ari naizen unean birusak gure artean jarraitzen du. Are gehiago: Espainian seigarren olatu betean gaude, nahasita eta beldurtuta. Bigarrenez igaro ditugu Gabonak larrituta, eta denok dauzkagu lagunak, senideak eta lankideak kutsatuta.

Ez da harritzekoa. Abenduaren 22an, herrialdeak bigarren egunez jarraian hautsi zuen egunean hautemandako kasuen marka: 60.041. Lehen mailako arreta kolapsatuta zegoenez, ezin ziren behar adina proba diagnostiko egin, eta, hortaz, kasu-kopurua askoz handiagoa zela pentsa daiteke.

 

La gente hace cola en un centro de vacunación en Nairobi, Kenia, para recibir la vacuna contra la COVID-19

Jendea COVID-19aren aurkako txertoa hartzeko ilara egiten. Pendako osasun-zentroa, Nairobi, Kenya, 2021eko abenduaren 9a. © REUTERS/Baz Ratner

Inor ez da seguru egongo mundu guztia seguru egon arte

Birusaren aldaera berri batek eragin du egungo egoera. Hegoafrikan hauteman zuten lehen aldiz, azaroan, eta oso-oso kutsakorra da. Omikron aldaera da. Txertaketa-indize altuak zeuzkan Mendebaldeko Europaren baikortasuna hutsean geratu zen aldaera berria iristean.

Omikronek egia bihurtu ditu Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) ohartarazpenak: "Inor ez da seguru egongo mundu guztia seguru egon arte". Munduaren hegoaldean, bereziki Afrikan, oso txikia da txertaketa-tasa, eta, egoera hori aldatzen ez den bitartean, koronabirusaren mutazio berriek mundu osoan olatu berriak eragiteko arriskua egongo da.

OMEk kudeatutako COVAX mekanismoaren bidez herrialde horiei emandako txertoak ez dira nahikoak izan. Abenduaren 17ko datuen arabera, 41 herrialdek beren biztanleen % 10 baino gutxiago txertatu ahal izan zituzten, eta 98 herrialdetan biztanleen % 40 ere ezin izan zituzten txertatu.

Una mujer es vacunada contra la COVID-19 en la clínica Hillbrow en Johannesburgo, Sudáfrica

Emakume bat COVID-19aren aurkako txertoa hartzen. Hillbrow klinika, Johannesburgo, Hegoafrika, 2021eko abenduaren 6a. © AP Photo/ Shiraaz Mohamed

 

Funtsean, arazoa zera da, COVAX programa eta herrialde garatuenek egindako txerto-dohaintzak oso laugarriak badira ere, nazioarteak ez duela ezer egin mundu osoko txertaketa-prozesua bizkortzeko benetako irtenbidea lortzeko: hots, txertoen patenteak liberalizatzeko.

Enpresa farmazeutiko handiek eta gobernuek ez dituzte onartzen Amnesty Internationalek gaiari buruz emandako gomendioak, ezta gizarte zibileko beste erakunde batzuek emandakoak ere. Laburbilduz, bi dira:

  • Gobernuek jabetza intelektualaren gaineko arau orokor batzuen aldi baterako salbuespena blokeatzeari utzi behar diote, COVID-19aren aurkako txertoen eskuragarritasun unibertsala sustatzeko.
     

  • Enpresek lizentzia ez-esklusiboak eman behar dituzte COVID-19aren aurkako osasun-produktuentzat, eta berrikuntzak partekatzeko mekanismo globaletan parte hartu behar dute.

Sabinen eredua

Enpresa farmazeutiko handien jarrera ez dator bat poliomielitisaren aurkako ahotik hartzeko txertoa asmatu zuen Albert Sabin birologoak izan zuenarekin.

El doctor Albert Sabin muestra un frasco de su nueva vacuna antipoliomielítica

Albert Sabin doktorea, Errusian banatutako polioaren aurkako txerto berriaren flasko bat erakusten, 1959ko ekainaren 24an. Salken txertoa ez bezala, Sabinena ahotik hartzekoa da. © Foto AP

 

Sabin 1906an jaio zen, Białystoken. Garai hartan, Errusiar Inperioan kokatuta zegoen hiria, eta Lehen Mundu Gerraren ondoren Poloniaren barruan geratu zen. 1921ean, haren gurasoek (Jacob Saperstejn eta Tillie Krugman judu poloniarrak) Estatu Batuetara emigratu zuten, aukera berrien bila eta Europako Ekialdean nazismoaren gorakadaren aurretik ere juduen aurka izaten ziren boladetatik ihesi.

New Jerseyn finkatu ziren, eta bertan egin zituen Abram Saperstejnek bigarren mailako ikasketak. New Yorkeko Unibertsitatean ikasi zuen medikuntza, eta hasieran dentista izan nahi bazuen ere, azkenean birologian espezializatu zen. 1931n lortu zuen titulua, baita estatubatuar nazionalitatea ere, eta Albert Bruce Sabin izena hartu zuen.

XX. mendearen hasieran eta erdialdean, poliomielitisa zen gurasoen artean kezka handien sortzen zuen gaixotasunetako bat. Poliomielitisa oso gaitz infekziosoa da, eta sudurreko nahiz ahoko jariakinen bitartez kutsatzen da, baita kutsatutako gorozkiak ukituz ere.

Sarri izaten ziren epidemiak, eta, zenbait egunez sintoma biralak (sukarra, nekea, buruko eta eztarriko mina, goragalea eta beherakoa) eduki ostean gaixo gehienak osatu egiten baziren ere, polioa nerbio-sistemara iritsiz gero, paralisia eragiten zuen, aldi baterakoa edo iraunkorra.

Paralisia haurrengan eragiten zuen, bereziki, beheko gorputz-adarretan (luzaroan haurren paralisi gisa izendatu zuten gaitza). Kasu larrienetan, polioak arnas sistemako muskuluak paralizatzen zituen, eta gaixoa hil egiten zen.

Gaitzak ez zuen –eta ez du- sendabiderik, eta, hortaz, hari aurre egiteko modu bakarra txerto bidezko prebentzioa zen. Erronka horri heldu zioten Sabinek eta beste ikertzaile batzuek 50eko hamarkadaren hasieran.

Aurreneko lorpen garrantzitsua 1955ean iritsi zen, Jonas Salkek garatutako txertoa onartu zutenean. Lorpen partziala zen, injekzio bidezko txertoa baitzen, eta polioak eragindako konplikazio gehienak prebenitzen baitzituen, baina ez hasierako infekzioa.

El doctor Albert Sabin examina un frasco que contiene cepas puras aisladas del virus de la poliomielitis

El doctor Albert Sabin examina un frasco que contiene cepas puras aisladas del virus de la poliomielitis que han demostrado ser las mejores para ser administradas vía oral, el 7 de octubre de 1956 en Cincinnati. © AP Photo/Gene Smith

 

Polioaren biktimei autopsia ugari egin ostean, Sabinek frogatu zuen birusak hesteei erasaten ziela nerbio-sistema zentralera igaro aurretik. Aurkikuntza horretatik abiatuta, ahoz hartzeko txerto bat garatu zuen, birusaren andui aldatuetan oinarritua; horrek antigorputzen ekoizpena sustatzen zuen, paralisia eragin gabe.

Aurkikuntza probatzen lehenak bera, bere familia eta hurbileko kideak izan ziren. Lehen saiakuntzen ondoren, eta Gerra Hotzaren mugak gaindituz, Sabinek bere burkide errusiarrekin lan egin zuen, ahotik hartzeko txertoa hobetzeko eta haren eraginkortasuna frogatzeko.

Sabinen lehen txertoa 1961ean onartu zuten Estatu Batuetako osasun-agintariek, baina birusaren hiru bariazioetako baten aurka bakarrik balio zuen. Bertsio hobetuak onartu zituzten 1962an, eta azkenik, 1964an, hiru bariazioen aurkako txerto bat onartu zuten.
 >

“Aurkikuntza hark irabazi handia ekar baziezaiokeen ere, Sabinek uko egin zion onura ekonomiko orori, txertoa ekoizteko eta banatzeko prozesua ahalik eta merkeena izan zedin eta ahalik eta jende gehienarengana irits zedin.”

(Interesgarria da aipatzea Jonas Salkek ere gauza bera egin zuela. Txertoaren patenteari buruz galdetu ziotenean, honako hau esan zuen: "Ez dago patenterik. Eguzkia patentatu al daiteke ba?").

Horrez gainera, gure protagonistak ikertzen jarraitu zuen ia hil arte (1993an hil zen). Hamarkada horietan, beste gaixotasun biral batzuen aurkako txertoak garatu zituen, hala nola entzefalitisaren eta dengearen aurkakoak.

Bebé de 10 meses con poliomelitis en Pakistán

Tariq Nawaz sostiene a su hija Tuba, de 10 meses, que padece poliomielitis, mientras una hermana la besa, en Suleiman Khel, Pakistán, uno de los dos únicos países en los que todavía se transmite esta enfermedad por la existencia de un importante movimiento contrario a la vacunación. © AP Photo/Muhammad Sajjad

Sabinen polioaren aurkako txertoak, nazioarteko lankidetzarekin batera, polioa ia erabat desagerraraztea ahalbidetu du. 80ko hamarkadaren hasieran, gaitzak ia 1.000 haur paralizatzen zituen urtero mundu osoan. 1988an, OMEk Poliomielitisa Desagerrarazteko Mundu Ekimena jarri zuen abian, eta 2012rako 291ra murriztu zen mundu osoko kasu-kopurua (%99,9 murriztu zen intzidentzia).

2020an, polioa Afrikatik desagertu zen, eta gaur egun, Afganistanen eta Pakistanen bakarrik transmititzen da; herrialde horietan txertaketaren aurkako mugimendu indartsua dago.

Seguruenik, lorpen horietako asko ez ziren posibleak izango edo mantsoago gertatuko ziren Sabinek ez bazion uko egin bere aurkikuntzarekin onura ekonomikoa lortzeari. Eredu handia bada ere, tamalez ez dauzka jarraitzaile asko pandemia-garai zail hauetan.