Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
[Translate to eus:] Sarah Gilbert es una vacunóloga británica profesora de vacunología en la Universidad de Oxford y cofundadora de Vaccitech.

[Translate to eus:] Sarah Gilbert es una vacunóloga británica profesora de vacunología en la Universidad de Oxford y cofundadora de Vaccitech. © Oxford University

Blog

COVID-19aren aurkako txertoaren atzean dauden emakume zientzialariak

Koronabirusaren aurkako txertoak testuliburuetan jasota geratuko dira, 2020ko eta 2021eko gertaera gogoangarri gisa. Liburuetan jasota geratu behar dute, halaber, txertoen garapenean buru izan diren emakumeek. Haien ekarpenak eta izenak ezin dira ahaztu, edo tiradera batean gordeta utzi, Historian zehar beste hainbat emakumeri gertatu zaien moduan, gizarteak ez zuelako onartzen emakume batek ikerketak zuzentzea edo bere garairako ezohikoak ziren ideiak aurkeztea. Intelektualki bikainak izan arren eta lan paregabea garatu arren, emakume zientzialari askok ez dute jaso merezi duten aitortza. Horiek guztiek testuliburuetan agertu behar lukete, emakumeak ere zientzialariak garelako, estereotipoak estereotipo.

Kizzbetia Corbett ha liderado el desarrollo de la vacuna contra el coronavirus en Estados Unidos


Kizzmetia Corbett zientzialaria. Koronabirusaren aurkako txertoaren garapena zuzendu du AEBn. © Kizzmekia Corbett, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons

Txertoa lortzeko bidea

Chen Wei, Kizzmekia Corbett eta Sarah Gilbert COVID-19aren aurkako txerto nagusien garapenaren atzean daude. Chen Wei epidemiologoa txertoaren proiektuaren buru da Txinan. Dena hasi zenean, Wuhanera bidaiatu zuen, pandemiaren hasiera-eremura, eta koronabirusaren aurka lanean hasi zen. Birusen ‘terminator’ gisa ezaguna da, eta ebolaren, antraxaren eta SARSaren aurka ere lan egin du. Era guztietako birusen aurkako borrokaren arduraduna da Txinan.

SARSa Kizzmekia Corbett biologoaren azterguneetako bat izan zen, eta bera izan da koronabirusaren aurkako txertoa garatu duen taldearen burua AEBn. Giza antigorputzek dengearen eta beste birus batzuen aurrean nola erantzuten duten aztertu du, eta azken urteetan koronabirusen familiarentzako txerto batean lan egin du. Horrez gainera, nahiko ezaguna egin da sare sozialetan, lorpen zientifikoak gazteei azaldu eta hurbiltzeagatik. 

Marylanden, AEBn, Nita Patel zientzialariak zuzentzen du COVID-19aren aurkako beste txerto bat ikertzen duen taldea.

Bestalde, Sarah Gilbert doktoreak Oxfordeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) txertoaren garapena zuzendu du, 300 pertsonako talde batekin. 15 urteko esperientzia dauka txertoen garapenean. Malaria ikertzen hasi zen, eta ondoren MERSaren, ebolaren eta B hepatitisaren aurka borroka egin du, eta sasoiko gripearen aurkako txerto unibertsala sortzea lortu du. 

Izen gehiago. Isabel Sola mikrobiologo eta birologoak 25 urte daramatza koronabirusen familia ikertzen. CSICen Bioteknologiako Zentro Nazionalean, pandemiari aurre egiteko beste txerto bat garatzen ari den talde bat zuzentzen du, Luis Enjuanesekin batera. Aurretik ere lan egin zuen SARSaren eta MERSaren aurkako txertoen prototipoetan.

Geneetan –eta ez proteinetan- oinarritutako txertoak Katalin Karikó biokimikariaren ikerketei eta hark ‘RNA mezulari’ deitutakoari zor dizkiegu, nahiz eta urte luzez behin eta berriro ukatu zioten ikerketa horiek egiteko finantzaketa. Aurkikuntza hori dela-eta, komunitate zientifikoaren zati batek koronabirusaren aurkako “txertoaren amatzat” jotzen du.

Katalin Karikó, bioquímica considerada la "madre de la vacuna" contra el coronavirus

Katalin Karikó biokimikaria. Komunitate zientifikoaren zati batek koronabirusaren aurkako “txertoaren amatzat” dauka.

Zientzia emakumeen kontua ere bada

Lan horiek guztiek pandemia geldiarazten eta mundua aldatzen lagunduko dute, beste emakume zientzialari batzuen ikerketek zientzia aldatu duten moduan. Kasu askotan, emakume horiek ez dira testuliburuetan aipatu, baina haiek gabe zientziaren bilakaera ez zatekeen berdina izango.

Eman ditzagun zenbait adibide. Barbara McClintock eta bere “gene jauzilariak”; Marie Curie eta erradioaktibitatea; Ada Lovelace eta programazioa; Hedy Lamarr eta WiFi-aren sistema aitzindaria; Henrietta Leavitt eta izarren argitasuna; Mae Carol Jemison ingeniari, mediku eta astronauta; Katherine Goble Johnson eta NASAko programari egindako ekarpenak; Margarita Salas, biologia molekularraren aitzindaria Espainian, edo Ángeles Alvariño eta 22 itsas espezieren aurkikuntza. Zerrenda amaiezina da.

Margarita Salas, precursora de la biología molecular en España

Margarita Salas, biologia molekularraren aitzindaria Espainian.  ©UNED Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala, CC BY 2.0, Wikimedia Commons

Matilda efektua edo zergatik diren txikiagoak emakumeen merezimenduak

Guztien ikerketetan islatuta dago zientziari eta jakintzari begira sentitzen duten grina, nahiz eta beren ibilbide profesionalean oztopo ugari gainditu behar izan zituzten gutxiagotzat jotzen zituen gizarte patriarkal batean. Askotan, haien merezimenduei garrantzia kentzen zieten; zalantzan jartzen zuten haien gaitasun zientifikoa; haien ekarpenak eta aurkikuntzak gaitzesten zituzten, eta beraien lanen egiletza ikerketan lankide izandako gizonezkoei aitortzen zieten, edo beren senarrei. Emakume zientzialariaren diskriminazioari “Matilda efektua” esaten zaio,  Matilda Joslyn Gage aktibistak deskribatu baitzuen fenomenoa lehen aldiz.  

Ildo horretan, adibide nagusietako bat Rosalind Franklinena da, zeinak aurkitu baitzuen DNAren egitura. Hala ere, haren lana ez zuten onartu urte batzuk geroagora arte, eta orduan James Watson eta Francis Crik lankideei aitortu zieten merezimendua. Horri esker Nobel saria jaso zuten, 1962an.

Zergatik ezagutzen ditugu Albert Einstein, Isaac Newton, Santiago Ramón y Cajal edo Louis Pasteur eta ez Dorothy Crowfoot, Katherine Johnson, Mary Anderson edo Grace Murray Hopper? Ikerlanek eta lorpen zientifikoek ez lukete sinesgarritasun gutxiago eduki behar emakume batek eginak izateagatik. Horien izenek ez zuten bigarren mailakoak izan behar, horren ondorioz ikusezina baita emakume ikertzaile bikainek zientziari egin dioten ekarpena, ezabatu egin baitira neska gazteentzako ereduak eta genero-estereotipoak sustatu baitira ikerketaren arloan. Ezin dugu alde batera utzi biztanleen erdien lana.

Azken urteetan aurrera egin bada ere, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren (STEM) sektoreetako genero-arrakalak aspalditik berdin jarraitzen du mundu osoan. UNESCOren arabera, mundu osoko ikertzaileen % 30 baino gutxiago dira emakumeak, eta ikasleen antzeko kopuru batek bakarrik aukeratzen ditu zientziekin lotutako ikasketak.

Chen Wei, epidemióloga que lidera el proyecto de la vacuna en China

Chen Wei, Txinan txertoaren proiektua zuzentzen duen epidemiologoa. © Li Xiang/Xinhua

Neska zientzialarien bokazioa indartzeko erreferenteak

Hainbat kolektibo lanean ari dira desparekotasunari aurre egiteko. Horietako bat Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkartea da, eta #NoMoreMaltildas kanpainarekin hainbat emakumeren izenak eta lanak ezagutzera eman nahi ditu, honako hauenak, besteak beste: Inge Lehmann eta Lurraren nukleoari buruzko ikerketak; Emmy Noether aljebra modernoaren ama eta fisikaren teoria iraultzaileak, edo Marie Tharp eta zoru ozeaniko osoaren lehen mapa zientifikoa. Era berean, zientzia gizonen kontua delako estereotipoak neska askoren bokazio zientifikoa itzal ez dezan borroka egiten dute. 

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean (NBEk 2015ean ezarria), genero-berdintasuna aldarrikatzen da, sarbidea eta parte hartzea ekitatiboak izan daitezen arlo honetan. Egun horrek gogora ekartzen digu emakumeak funtsezko papera izan duela eta duela zientzian. Neska gazteek hori ezagutzea ezinbestekoa da, arlo zientifikoetan erreferenteak izan ditzaten, bere gaitasunak eta bokazioak indartzeko eta ez mugarik aurkitzeko noraino irits daitekeen galdetzen dutenean. Zientzia emakumeen kontua ere bada.