Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
AIko hiru aktibista gazteren lehen planoa ©AI
Blog

Eta datorren ikasturtean, zer? 21/22 egutegia

Carlos Sanguino, Espainiako AIko hezkuntzako arduraduna,

Iritsi gara amaierara. 20/21 ikasturtea ez da erraza izan, eta batzuetan gure erresistentzia eta moldatzeko gaitasuna probatu ditu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zailtasunak zailtasun egindako lan eta ahaleginagatik, baita giza eskubideetan hezteko jarduerak martxan jartzeko agertu duzuen irmotasunagatik ere.

Datorren ikasturtea planifikatzen hasteko unea denez, data garrantzitsu batzuk biltzen dituen egutegi hau proposatu nahi dizuegu, baten bat zuen programazioetan sartzeko egokia irudituz gero kontuan har dezazuen.

2021eko iraila/urria: irailaren amaieran, 7 urte beteko dira Guerreron (Mexiko) poliziak eta estatuko beste kide batzuek 43 ikasle desagerrarazi zituztenetik. Oraindik ez da krimena argitu, eta ez da justiziarik egin. Kasu horri buruzko lanak eta giza eskubideek Mexikon duten egoera lantzeko jarduerak proposatuko dizkizuegu, eta zuen ikasleek justizia eskatzeko zuzenean esku hartzeko aukera izango dute.

2021eko azaroa: azaroan bi proposamen egingo dizkizuegu. Horietako bat azaroaren 20ari lotua egongo da, hau da, Haurren Nazioarteko Egunari lotua, eta besteak, aldiz, azaroaren 25arekin izango du zerikusia, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin, alegia. Bi kasuetan, eskolan egin ditzakezuen hezkuntza-tailerrak eta kasu zehatzetan esku hartzeko proposamen batzuk aurkeztuko dizkizuegu.

2021eko abendua: abenduan zehar abian jarriko dugu ‘Idatzi zure eskubideen alde’ gutunak bidaltzeko maratoi klasikoa. Mundu osoko ehunka mila pertsonarekin bat egingo dugu, munduko hainbat herrialdetako giza eskubideen defendatzaileen eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.

2022ko urtarrila: Indarkeriaren Aurkako eta Bakearen Aldeko Eskola Egunaren harira, ‘Zure hitzak opari’ jarduera proposatuko dizuegu. Bertan, zuen ikasleek elkartasun-hitzak helarazi ahal izango dizkiete mundu osoko kontzientzia-presoei.

2022ko martxoa: martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Eguna, hainbat proposamen egingo dizkizuegu gelan lantzeko. Emakumeen eskubideekin lotutako jarduerak izango dira, giza eskubideen ikuspegitik genero-estereotipoak ezabatzeko eta giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen alde esku hartzeko.

2022ko maiatza: maiatzaren 17aren harira, hau da, Homofobia, Bifobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, sexu- eta genero-aniztasunarekin zerikusia duten hezkuntza-proposamenak egingo dizkizuegu, baita LGBTI kolektiboaren alde esku hartzeko proposamen zehatzen bat ere.

Proposamen horien osagarri, beste material eta ekintza batzuk ere eskuragarri izango dituzue ikasturtean zehar Sarearen webgunean. Uda ona izan!