“Beti uste izan dut umorea dela adimenerako terapia onena. Tresna ona da, ez egungo gizartearen arazoak konpontzeko, baina bai, ordea, horiek ezagutzera emateko, jendeak horien gaineko kontzientzia har dezan".
Frente Viñetista eta AI erakundeek bat egin dugu, bineten bidez giza eskubideei buruz hitz egiteko. Informazioa jaso eta izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Adierazpen-askatasunak askatasunez komunikatzeko eta adierazteko aukera ematen digu. Funtsezko eskubidea da, gizarte justu eta ireki batean bizitzeko. Gobernuek adierazpen-askatasuna babesten dutela diote, baina ez da egia. Planeta osoan barrena, jendeak kartzelan amaitzen du –edo ondorio larriagoak jasaten ditu– hitz egite hutsagatik
Umorea adierazpen-askatasunaren aliatu boteretsua da. Historikoki, karikaturek zapalkuntza eta giza eskubiderik eza kritikatu izan dituzte, eta erregimen autoritarioen aurkako ideiak zabaltzeko bitartekoa izan dira.
Hori dela eta, zuen ikastetxean binetagile profesional batek eta Amnesty Internationaleko kide batek koordinatutako tailer bat antolatzeko aukera eman nahi dizuegu. Bertan, ikasleak izango dira protagonistak, eta binetagileen karikaturen gaineko hausnarketatik abiatuta, karikatura propioak sortuko dituzte giza eskubideekin lotutako gai zehatz bati buruz (protestatzeko eskubidea, babesa, klima-aldaketa edo emakumeen giza eskubideak).
Frente Viñetista elkartea 2018an jaiotako elkarte nazional bat da, eta helburutzat du umoregile grafikoek jasaten dituzten egoerak salatzea eta haien lana sustatu eta zabaltzea. Elkarte horretako kide dira eskuarki prentsan eta estatu-mailako argitalpenetan kolaboratzen duten binetagileak, hala nola Atxe, Ferrán Martín, Adene, Kap edo Eneko.
Zenbat irauten du?
Bi ordu inguru
Zenbat lagunek parte har dezakete?
Gehienez 30 lagunek
Zertan datza?
Landuko diren giza eskubideen gaineko sarrera orokorra.
Marrazkigile profesionalen bineten analisia.
Ikasleek binetak egitea.
Amaieran, guztien arteko analisia.
Zenbat balio du?Tailerraren prezioa 200 euro gehi BEZa da. Dirua Frente Viñetista elkarteko marrazkigileen ordainsariak eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko erabiliko da. (Garraio-kostu gehigarria izan dezake, hiriburuetatik kanpo)
Zein probintziatan? Guztietan, Espainiako edozein probintziatan.