Amnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsAmnesty IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid IconsCovid Icons
Liburu ireki bat mahai baten gainean ©John-Mark Smith/Pexels

Liburu ireki bat mahai baten gainean ©John-Mark Smith/Pexels

Blog

Non daude emakume filosofoak?

  • Platon, Aristoteles, Sokrates, Kant, Schopenhauer… Filosofo horiek ikasten ditugu Filosofia irakasgaian, eta horiei buruz galdetzen digute unibertsitatera sartzeko proban. Eta non dira emakume filosofoak? Zergatik ez dira agertzen eskola-curriculumean? Beste eremu batzuetan gertatzen den moduan, emakume filosofoen eginkizuna eta lana ezkutuan mantendu dituzte urte luzez.
Vega Alonso, colaboradora de AI España,

Gizonak bezala, emakumeak ere pentsamenduan murgilduta daude gizadia sortu zenetik, eta horien mundu-ikuskera filosofiaren historiaren parte da; horrek isla izan behar luke testuliburuetan. “Filosofiak bere burua traizionatu du, errealitatearen gaineko emakumeen begirada alde batera utzita. Zer filosofia mota da hau, miopia nahiago duena eta beste ahots batzuk entzuten ez dituena? Gizadiaren erdiak pentsatzen duena interesatzen ez bazaio, ezinezkoa da bizitza ulertzea”, dio Maria de Toro irakasleak, zeinak sinadurak bildu baitzituen Change.org webgunean, Hezkuntza Ministerioari eskatzeko Batxilergoko Filosofiaren Historia irakasgaiko gai-zerrendan emakumeak sar zitzala. Haiei buruz ikertzea emakume guztion artean egin dugun bidea arakatzea da, neskei erreferenteak eta konfiantza ematea, baina baita Filosofiaren ikuspegi deformatua zuzentzea ere”, erantsi du.

Batxilergoko bigarren mailako egungo curriculumean Maria Zambrano bakarrik aipatzen da, baina Ortega y Gasseten “apaingarri” gisa. 2022/2023 ikasturtean hezkuntza-erreforma indarrean sartuko da ikasmaila bakoitietan. Hau da, aldaketak izango dira Batxilergoko lehenengo mailan. Lehen aldiz egingo zaie erreferentzia zenbait gairi, hala nola pentsamenduaren historiaren kontakizunean izan diren genero-hutsuneei, edo genero-berdintasunaren aldeko borrokari.

Orain, gutxienez, emakume filosofoak existitzen direla jakingo dugu, eta teoriak edo proposamenak dituztela, eta horiek aztertuko ditugu. Orain arte, liburu batean edo bitan bakarrik egiten zitzaien aipamenen bat bazter batean, soilink anekdota gisa, eta funtsean haien bizitzari buruzko informazioa ematen zen", azaldu du Maria de Torok.

Hezkuntza-erreformak Batxilergoko bigarren mailara ekarriko dituen aldaketak ikusteko beste ikasturte bat itxaron beharko dugu. 2023/2024 ikasturtean, honako hauek ikasiko dituzte ikasleek: Aspasia, Hipatia, Hildegarda Bingengoa, Olympe de Gouges, Mary Wollstonecraft, Hanna Arendt eta Simone de Beauvoir. De Torok aldarrikatzen du unibertsitatera sartzeko probetan emakumeak sartzea “oso garrantzitsua d(el)a, irakasleek proba hori gainditzera bideratzen baitute irakasgaia, eta, hortaz, emakume filosofoak lantzea ‘denbora galtzea’ izango litzateke, proba horietan sartzen ez badira”. 

Gainera, Torok dioen moduan, emakume filosofoak testuliburuetan sartuta hezkuntza-kalitate hobea eta zehaztasun handiagoa lortzen dira. “Kontakizuna osorik kontatzeaz ari gara, omisioagatik historia ez faltsutzeaz. Errealitatea da beti egon zirela emakume filosofoak, kanonetik kanpo utzi bazituzten ere eta formakuntza jasotzeko zailtasun handiak, argitaratzeko eragozpenak edo espazio publikoan hitz egiteko oztopoak izan bazituzten ere. Ez zuten gizonezko kideen onespenik izan. Haien proposamenak ez zituzten aintzat hartu. Galdera hau egin diezaiokegu geure buruari: nolakoa izango zen gure bilakaera, ahots horiek ere kontuan hartu izan balira?”. Emakume hauen ahotsak:
 

Aspasia Miletokoa (K.a. 470 – K.a. 400)

K.a. V. mendeko Atenasko emakume aipagarrienetako bat izan zen. Erretorika eta oratoriako irakaslea zen, eta neskatxak hezteko eskola bat ireki zuen. Perikles gobernadorearekin batera, herrialdeko gobernuan eta haren hitzaldi ezagunen idazketan lagundu zuen. Mediku eta zientzialari gisa ere nabarmendu zen. Hala ere, erasoak eta kritikak jasan behar izan zituen, eta Atenasko gizartea hondatzea leporatu zioten.

Horma-irudi honetan pertsonaia hauek ageri dira (ezkerretik eskuinera): Perikles, Aspasia, Platon eta Antistenes, eta Anaxagoras. XIX. mendean margotu zuten Karl Ral bavariarrak eta Edwar Lebietski poloniarrak (Jabetza publikoa)

Hipatia Alexandriakoa (K.o. 360 – K.o. 415)

Irakaslea izan zen Alexandriako eskolan. Eskoletan filosofiaz, etikaz edo astronomiaz hitz egiten zuen ikasleekin. Zientzialari nabarmena ere izan zen. Zenbait tresna eraiki zituen, hala nola uraren maila neurtzeko destilagailu bat, eta astrolabioen diseinua hobetu zuen, hau da, izarren posizioak zehazteko tresnena. Geometriari, aljebrari eta astronomiari buruz idatzi zuen.

 

Olympe de Gouges (1748- 1793)

Izengoiti hori erabiltzen zuen Marie Gouze filosofoak. Idazlea ere bazen, eta ‘Emakumeen eta Herritarren Eskubideen Adierazpenaren’ egilea. Emakumeek bozkatu ahal izatea aldarrikatu zuen Frantziako Iraultza betean, eta emakumeek gizonen eskubide berberak zeuzkatela babestu zuen. Arrazoi horrengatik eta girondinoen talde politikoa defendatzeagatik gillotinatu zuten.

 

Rosa Luxemburg (1871-1919)

Askatasuna beti da desberdin pentsatzen duenaren askatasuna”, “Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen” edo “Sozialki berdinak, humanoki desberdinak eta guztiz askeak izango garen mundu batean alde” dira Rosa Luxemburgen esaldi gogoangarrienetako batzuk. Bakezalea, antimilitarista eta demokraziaren defendatzailea, ekoizpen teoriko zabala du. Haren lan garrantzitsuenetako bat Kapitalaren metaketa da. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten bere ideiengatik; torturatu ere egin zuten, eta azkenean Berlinen hil zuten. 

Rosa Luxemburgen monumentua Erfurten (Alemania) (Jabetza publikoa)

Mary Wollstonecraft (1759-1797)

Filosofo ingeles honek Gizonen eskubideen erreibindikazioa eta Emakumeen eskubideen erreibindikazioa idatzi zituen, emakumeen hezkuntzaren aldeko argudioak ematen, berdintasuna lortzeko bide egokiena hezkuntza zela uste baitzuen.

Martha Nussbaum (1947-gaur egun)

Hezkuntzaren bidez besteak ulertzen ikasten dela eta humanitaterik eta arterik gabe guztien ongia lortzerik izango ez dugula defendatzen du. Izan ere, humanitateek sustatzen dituzte sormena eta pentsamendu kritikoa, eta mundu justuagoa bilatzera bultzatzen gaituzte. Horrez gainera, pertsonak izateko hezi behar dela dio, eta ez sistemarentzat eraginkorrak eta errentagarriak izateko. 2012an Gizarte Zientzien alorreko Asturias Printzea saria jaso zuen.

 

Ikasgelan gaia lantzeko baliabide batzuk

-Filósofas en la Historia YouTubeko kanala

-Ética para Celia, Ana de Miguel

-Filósofas. De él olvido a la memoria, Soriano Nieto eta Ferreres Codorniu

-Ellas lo pensaron antes, María Luisa Femenías

-Mujeres filósofas en la historia, Ingeborg Gleichauf