Logo de Amnistia Internacional
CABECERA
CONTENIDO
Giza Eskubideen Aldeko Eskola Sarea

Atal honetan, zenbait material dauzkazue, Amnesty Internationalek lehentasunez lantzen dituen gaika bilduta, eta baita gai horietako bakoitzean sakontzeko txostenak eta dokumentuak ere.

Armen merkataritza:

Ikasleek arma-salerosketaren errealitatea zenbait ikuspegitatik ezagutzeko material didaktikoa dauka. Amnesty Internationalek armen merkataritzaren gaineko hitzarmen irmoa nahi du, erabat bermatuta gera dadin armen transferentziak debekatu egingo direla arma horiek giza eskubideak urratzeko edo urraketak faboratzeko erabiliko diren susmoa dagoenean. 

Gerizpea, immigrazioa eta babesa

Amnesty Internationalek batetik bestera dabiltzanen errealitatea ikasleei hurbiltzeko material didaktikoa eskaintzen du. Hezkuntza-baliabide berriak eman nahi dizkie irakasleei, ikasleengan eskubide-berdintasunari begirako elkartasuna pizteko eta haiei argi ikustarazteko elkarrekin lan egin behar dugula gizaki ororen eskubideak babesteko eta defendatzeko.

Heriotza-zigorra:

Material didaktiko honek heriotza-zigorraren errealitatea ezagutarazi nahi die ikasleei zenbait ikuspuntutatik. Material horren bidez, ikasleei gogoetarazi egin nahi diegu, argudio sendoak izan ditzaten honako hau baieztatzeko: heriotza-zigorrak ukatu egiten duela, erabat, bizitzeko eskubidea, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotako eskubide oinarrizkoena.

Aniztarun afektibo-sexuala:

Material didaktiko honek hezkuntzarako baliabide berriak eskaini nahi dizkie irakasleei, gayen, lesbianen, bisexualen eta pertsona transgeneroen eskubide-berdintasunari begirako elkartasuna pizteko ikasleengan eta haiei argi ikustarazteko elkarrekin lan egin behar dugula gizaki ororen eskubideak babesteko eta defendatzeko.

Emakumea:

Material pedagogiko honek neskatxen eta emakumeen eskubide-berdintasunari begirako elkartasuna piztu nahi du ikasleengan, eta, bide batez, gizaki ororen eskubideen babesean eta defentsan murgilarazi nahi ditu.

Gatazkak Ipar Afrikan eta Ekialde Hurbilean:

Arabiar Udaberriko erreboltak hasi zirenetik urte bat bete dela-eta, gertaera horretan oinarritutako zenbait jarduera proposatu nahi dizkiegu ikastetxeei. Helburua Libian, Bahrainen, Egipton, Tunisian, Sirian eta beste herrialde batzuetan izandako eskubide-urraketak ikasleei ezagutzera ematea da, eta zenbait ekintza egitea, egunero eskubide-urraketak jasaten dituzten milaka pertsonaren egoera hobe dezaten eskatzeko gobernuei.

Adingabeak eta giza eskubideak

Zail da sinesten norbaitek haur bat nahita tortura dezakeenik. Baina, zoritxarrez, munduan barrena, haur askok pairatzen dituzte indarkeria eta gehiegikeria. Batzuetan, gerra edo gatazka batean harrapatuta daudelako torturatzen eta hiltzen dituzte. Sarri, soldadu gisa edo merkantzia sexual gisa erabiltzen dituzte.

Haurrei Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak bermatzen dituen eskubide guztiak dagozkie, baita horiek garatu dituzten nazioarteko akordio eta itunetan ageri direnak ere. 

Pobrezia eta giza eskubideak:

Pobrezia ez da saihestezina. Estatuek eta beste eragile batzuek (esaterako, enpresak) gauzatzen dituzten politika eta praktika zehatz batzuen aurreikusteko moduko ondorioa da (praktika horien barne dago ekintzarik eza). Pobrezia giza eskubideen urraketen arrazoia eta ondorioa da aldi berean.

Amnesty Internationalen Duintasuna Exijitu kanpainak babesa ematen die pobrezian dauden norbanakoei: dagozkien eskubideak erabiltzeko eta aldarrikatzeko babesa; giza eskubideen aurkako indarkeriengatik gobernuei, enpresei eta nazioarteko finantza-erakundeei kontuak eskatzeko babesa; euren bizitzan eragina duten erabakietan parte hartzeko babesa. 
Adierazpen-askatasuna:

Desadostasuna errespetuz adierazteko eta bakarka nahiz taldeka iritzia beldurrik gabe emateko askatasuna norbanakoen, taldeen edo herrialdeen heldutasuna neurtzeko adierazle garrantzitsu bat da. Norbaitek bere iritzia adierazteko beldurra badu, ez da aske bizi. Gizaki heldu eta askeak izateko, askatasuna eta informazioa eskuratzeko aukera behar ditugu.

Zentsura, isunak, mehatxuak, espetxea, heriotza… Horra hor euren ideiak askatasunez adierazi nahi dituzten pertsona askok jasan beharreko erantzunak. Hori dela-eta, Amnesty Internationalek ikasgelan adierazpen-askatasuna lantzeko ikerketa-txostenak, dokumentuak, loturak, berriak eta abar eskaini nahi dizkie irakasleei atal honetan. 

¡¡¡Buenas noticias!!!

¡¡¡Buenas noticias!!!

Gracias a tu trabajo en el centro hemos conseguido mejoras en la vida de muchas personas. Aquí tienes algunos ejemplos: 

Hau ere bai

Hau ere bai

Katalanezko eta euskarazko proposamen osagarriak aurki ditzakezu Kataluniako Amnesty Internationalek eta Euskadi-Nafarroako Amnesty Internationalek giza eskubideetan oinarritutako heziketari buruz dituzten webguneetan.

Educación en DDHH

Educación en DDHH

¿Qué es la educación en derechos humanos? ¿Para qué sirve? ¿Cuáles son sus objetivos? Todas las respuestas aquí.

¿Qué es la Red?

¿Qué es la Red?

¡Si quieres saber de qué va la Red y a qué compromete, descárgate este folleto y difúndelo entre las personas que estéis interesadas!

¡Cuéntanos tu historia!

¡Cuéntanos tu historia!

¿Has puesto en marcha actividades? ¡¡Cuéntanoslas!! Si nos das suficiente información la visibilizaremos en la web. Rellena este cuestionario.

GG EE Unitate Didaktikoa