Ongi etorri ikasturte berri honetara! Ziur gaude azkenean atzean utziko ditugula azken urte eta erdian izandako zailtasunak.
Hona hemen gure proposamena: ikasturte honetan zuen ikasgelak giza eskubideen alde irmotasunez borroka egiteko espazio bihurtzea. Emakumeen eskubideak babesteko, klima-aldaketari aurre egiteko edo gorrotozko krimen eta diskurtsoen aurka borrokatzeko ikasle kritikoak behar ditugu, gai direnak eskubide-urraketak identifikatzeko, horien aurka egin eta esku hartu ahal izateko.
Horretarako, irakasleak funtsezkoak zarete. Orain, inoiz baino gehiago, giza eskubideen alde konprometituta zaudetela ikusi behar dute zuen ikasleek. Zuen beharra dugu, Mexikoko desagerpen izugarriak ikusarazteko, mundu osoko kontzientzia-presoei babesa adierazteko edo giza eskubideen defendatzaileen lan heroikoa ezagutzera emateko.
Begiratu gure lan-egutegia esteka honetan.